06.08.2010
2009ko memoria: sexu eta ugalketa osasuna eskubideekin dugun konpromisua berritu genuen
medicusmundi gipuzkoak Biltzar Nagusiaren aurrean aurkeztu du 2009. urteari dagokion ekintzen memoria. Aipaturiko aurkezpenean erakundeko lehendakariak, Inmaculada Vilak, sexu eta ugalketa osasunarekiko konpromisoa erakundearen oinarrizko pieza gisa aurkeztu du “honek gizakiaren eta baita gizartearen garapenean duen garrantzia aintzat hartuta”.
Horregatik urteak dira elkarteak ahalegin asko zuzentzen dizkiola planetako area hauetako biztanleria gutxietsiarentzako osasun zerbitzuak lortzeari.
medicusmundi gipuzkoako lehendakariarentzako osasun zerbitzu hauek eskuragarri izatea “oinarrizkoa da honen inguruan dauden datu kezkagarriak kontuan hartuta. 600.000 bat emakume hiltzen dira urtero haurdunaldian izandako zailtasunengatik eta erditzean eta 50 milioi emakume kualfikaturiko langileen laguntzarik gabe erditzen da, horrek 15 bat milioiri lesioak, infekzioak eta desgaitasunak dakarzkie.
Egoera honek gipuzkoako elkartea, tokian tokiko erakundeekin batera, sexu eta ugalketa osasun zerbitzuak eta informazioa hobetzean fokaturiko proiektuak egitera eraman du lanean diharduen bost herrialdeetan.
Gaiaren konplexutasunaren eta izaera zabalarekin bat, elkarteek ezberdin dihardute herri bakoitzaren beharren arabera, zerbitzuen indartzetik (Peruko Casas del Bien-Estar rean bezala); osasun sustatzaileen eta Ekuador eta Etiopiako emaginen heziketaraino; Indiako emakumeek diru-sarrera ekonomikoak eskuratzea hobetzeko mikrokredituen hornidura; eta baita emakumeek haien hiritartasuna erabil dezaten proiektuak ere egin bozkatu eta bozkaketetan lan eginez, 2009ko ekintzen memorian adierazitako batzuk aipatzearren.
Baina medicusmundi gipuzkoa ez dihardu sexu eta ugalketa osasunean edo emakumearen inguruan Hegoaldeko herrialdeetan bakarrik. Haren garapenerako sentsibilizazio eta heziketa departamentuak martxan jarri ditu gai honekin erlazionaturiko proiektuak Gipuzkoan ere. Horrela 2009. urtean Sexu eta ugalketa osasunaren IX. Kurtsoa egin zen eta honen ondoren lau ikaslek Komunitate Osasuna praktikak sexu eta ugalketa osasunaren alorrean egin zituzten Peruko hiri gune eta nekazal gune ezberdinetan. Aldi berean Sexu osasuna, ihesa eta garapena proiektuaren bigarren fasea aurrera eroan zen. Proiektu horretan munduko herrialde txiroenetan GIB/ihesaren prebentzio eta tratamendu zerbitzuetara heltzeko oztopo nagusiak salatu egiten dira.
Balantze ekonomikoari dagokionean, 2009.urtean zehar medicusmundi gipuzkoak 1.199.186,97€ erabili ditu kooperazio proiektu, komunikazio ekintza, sentsibilizazio eta garapenerako hezkuntzarako, hala nola baliabideen administraziorako, elkartearen gastuen 5,76% suposatu duena.





