02.02.2010
medicusmundi gipuzkoak Calcula Ondoan antolatutako “XXI mendeko India eztabaidan” ikastaroan parte hartuko du
Gipuzkoa gaur egungo Indiako egoerara hurbiltzeko helburuarekin, eta giza eskubideen, genero eta garapenaren ikuspuntu batetik, ikastaroak erronkak, arazoak, aukerak, eta herri honen 1.000 milioi biztanle baino gehiagoko gaitasunak aztertuko ditu.
Ikastaroa, doan izanik, UPV-EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultateko gradu aretoan izango da, otsaileko 8, 10, 18, 22 eta 24 egunetan, eta martxoko 1 eta 3, arratsaldeko 16.00etik 20.00etara. Guztira, 30 ordu izango dira, eta aukera askeko 2 kreditu baliozkotu ahal izango dira.
Egitarauak sei atal ditu. Lehenengoa bertako gizartera, kulturara eta nortasunera hurbilduko da; bigarrena ekonomiaz, garapenaz eta pobreziaz arituko da; hirugarrena emakumeen egoeraren gainean; laugarrena giza eskubideen gaiaz mintzatuko da; bosgarrena Mahatma Gandhi famatura gerturatuko da; eta seigarrenak gipuzkoar lankidetzak bertan izandako esperientziak azalduko ditu, Calcuta Ondoan, InteRed, Alboan eta medicusmundi gipuzkoa bezalako erakundeen eskutik.
Informazio gehiago eta izena ematea:
www.calcutaondoan.org / 943 431849.





