13.08.2010
NBEk oinarrizko giza eskubidea izendatu du ur edangarria izatea
medicusmundi-k aitorpen prozesuan parte hartu du Expo Zaragoza 2008-ko “El Faro” pabiloiaren bitartez. Bertan eskaera hau betearazteko 100 000 sinadura baino gehiago bildu ziren. Gaur egun, parte hartze horri “ Inicia Influye”-n egiten duen lankidetzaren bitartez eusten dio geure erakundeak.
NBEko Batzar Nagusiak ur edangarria izatea oinarrizko giza eskubidea izendatu du eta ezinbesteko baliabide preziatu hori erabili ezin duten ia 900 milioi pertsonentzat, eskubide hori izan dezaten bermatzeari ekin dio.
Aldeko 122 boto, 49 abstentzio eta aurkako botorik gabe Batzar Nagusiak ere ebazpena onartu dute, izan ere, herri pobretuetan ur kutsatua heriotza eragile nagusienetakoa baita. Ondorioz oinarrizko osasun zerbitzuak giza eskubide izendatu ditu.
Bolibiak proposatutako eta NBE-ko beste 33 estatuk babestutako testuak, gogorarazten du 2600 milioi pertsona baino gehiago osasun-instalazio egokirik gabe bizitzeak, urtean 1,5 miloi haur hiltzea bultzatzen duela higiene gabeziak eraginda.
Bozkatu aurretik, Pablo Solón-ek, NBE-ko Bolibiako enbaxadoreak, ur edangarria eta oinarrizko osasun-zerbitzuak giza eskubidetzat hartzeak eta guzti hori errealitate bihurtzeak duten garrantzia azpimarratu du. “UNICEF eta Osasunerako Mundu Erakundearen erreportajeren arabera, garapen bidean dauden herrialdeetan egunean 24. 000 ume hiltzen ari dira ekidin daitezkeen arrazoiengatik , ur kutsatutak eragindako berakoa kasu. Hiru segundo eta erdiro ume bat hiltze da, alegia, bat, bi, hiru… Nire herrian esaten denez “orain, oraingoa”” argitu zuen Solón-ek.
Ebazpenak oso kostu txikia duen baliabide hori, ur edangarria, eta saneamendua hobetzeko finantziazioa eta teknologi baliabide erraztea eskatu die nazioarteko erakundeei eta estatuei. Era berean, Estatuek Giza Eskubideak arreta handiz sustatu eta promozionatzeko duten ardura azpimarratu du.
Berria www.iagua.es-en agertu zen.





