19.10.2009
Giza Garapenaren inguruko txostenak zalantzan jartzen du migrazioaren inguruan dagoen mitoa
2009ko Giza Garapenaren inguruko Txostenaren arabera migrazioa baimentzeak (bai herrialdeen artean, bai herrialdeen barruan) pertsonen askatasuna handitzea eta munduko milioika biztanleren bizitza hobetzea ahalbidetuko duen boterea dauka.
Etengabeko mugimenduan dagoen mundu batean bizi gara eta, beraz, migrazioa saihestezina izateaz gain giza garapenaren oso dimentsio garrantzitsua ere bada. Ia mila milioi pertsona gara, eta zazpitik bat etorkinak da. Txostenak ziurtatzen du migrazioak askoren giza garapena hobetu dezakeela; mugitzen direnena, helmugako komunitatearena eta baita jatorrizko herrialdean geratzen direnena ere.
“Migrazioa giza garapenari lagun diezaiokeen indar positiboa izan daiteke” dio Helen Clarkek, Garapenerako Nazio Batuen Programako (PNUD) administratzaileak; “baina bere onurez baliatu ahal izateko ingurunean arau aproposak egon behar dira, txostenean proposatzen den bezala".
Migrazioak pertsona baten diru-sarrerak, hezkuntzarako aukerak eta osasuna hobetu ditzake. Baina are garrantzitsuago dena, txostenak dioenez, non bizi aukeratu ahal izatea giza askatasunerako funtsezko elementua da. Txostenean irakur daitekeen moduan, gainera, pertsonen mugimenduan egon daitezkeen oztopo edo hesiak gutxitzeak eta mugitzen direnen inguruko politikak hobetzeak giza garapenean aurrerapen handiak ekar ditzakeela.





