03.02.2012
Indarkeria matxistari esan EZ medikusmundi gipuzkoarekin 2012ko Lilatoian!
Azken urteotan, medicusmundi gizpuzkoak LILATOI herri-lasterketarako emakume korrikalari taldea egitea lortu du, eta honen bidez, Sexu eta Ugalketa Eskubideen borrokaren alde agertu gara.
Datorren martxoan, taldean korri egiteko asmoa dugu berriz ere, eta horretarako aukeratu dugun ikurritza ondorengoa da: “Di NO a la violencia machista-Indarkeria matxistari esan EZ”.
Zergatik ikurritza hori?
Indarkeria matxista hiltze kausa nagusiena da mundu osoko 15 eta 44 urte bitarteko emakumeen artean; minbiziak, malariak, istripuek eta guda guztiek baino hildako gehiago eragiten ditu. Munduan milioika emakume eta neskato dira indarkeriaren biktimak, euren sexua dela eta. Bestalde, familian, erkidegoan, guda edo bake garaietan, giza eskubideen artean ezkutuen dagoen eta zigor gutxien jasotzen duen urraketa da. Gainera, zoritxarrez, emakumeen aurkako aurreiritziak erlijio eta gizarte guztietan egon dira mendeetan.
Anima zaitez lasterketan parte hartzea!
Guzti honegatik, LILATOI 2012 lasterketan izena ematea animatzen zaituztegu eta, bide batez, izena ematen duzuenean, “medicus ESAN-EZ” talde izen gisa ipintzea gonbidatzen dizuegu. Medicusmundi gipuzkoak ezin dituenez LILATOI lasterketako parte hartzaileen datuak ikusi, mesedez, bidal iezaguzue e-mail bat educ.gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera gure taldean izena eman duzuela esateko. Bestela, hurrengo telefono zenbakira deitu dezakezue: 943-404740.
Bukatzeko, aurreko urteetan bezala, bat egingo gaituen kamiseta helaraziko dizuegu. Horretarako, zuen neurria jakitea behar dugu; beraz, baliatu e-maila edo deia informazio hori emateko. Era berean, kamiseta eskura nola emango dizuegun eta lasterketa egunean taldeko argazkia egiteko noiz elkartuko garen esango dizuegu.
Edozein argibide behar baduzue, deitu lasai 943-404740 zenbakira.
ZUEN ZAIN GAUDE! AUPA NESKAK!
Gaiari buruzko informazio gehigarria nahi baduzue jarraian zenbait esteka utzi dizkizuegu:
http://smyma.blogspot.com/2010/11/violencia-machista-en-el-mundo.html (2010)





