12.03.2010
48 korrikalarik “Stop Malaria” taldearekin parte hartu dute Lilatonen
Martxoaren 7an Lilaton, emakumeentzako herrikoi lasterketa izan da. Parte hartze errekorra izan duen urte honetan, 1.700 korrikalari, medicusmundi -k lehenengo aldiz parte hartu du talde gisa malariaren aurkako borrokaren alde.
“Stop Malaria” izan da gure elkarteak biltzea lortu zuen 48 korrikalariek parte hartzeko erabili duten lema. Lilatoiaren antolatzaileek esandakoaren arabera korrikalari kopurua erabateko arrakasta da talde batentzako, eta are gehiago parte hartzen duen lehenengo aldia izanik.
Deialdiaren arrakasta are handiagoa izan da lasterketaren amaieran “Stop Malaria” taldeak, talde partehartzaileei ematen zaien, hiru sarietako bat jaso baitu.
Lilatoeak gure elkarteak bultzatutako malariaren aurkako ekimenari lagundu dio korrikalariei ematen zaizkien poltsetan gaixotasun honen inguruko informazioa gehituz. Informazioaz gain pegatina bat eta “Akaziaren jokoa” antzezlanerako gonpidapen bana ere banatu dira. Antzezlana aurki ibiliko da Euskadin zehar eta Afrika eta malaria du gai nagusi gisa.
“Stop Malaria” taldearekin Lilatonen parte hartu zuten korrikalari guztiei medicusmundi -k taldearen kamiseta bat oparitu zien, korrika egin zuten taldea zein zen adieraziz.
Gure elkartetik taldekide guztiei eta baita Lilatonaren antolakuntzari ere, eskerrak ematen dizkiegu lasterketan eta malariaren aurkako kanpainian parte hartu izanagatik.





