- Hasiera
Berriak
02.03.2012 MARTXOAREN 8A_EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Ordiziako Barrena Kultur Etxeak Sexu eta Ugalketa Eskubideen erakusketa izango du ikusgai
Martxoaren 6tik 16era egunero 9.00tik 13.00ra eta 16.00tatik a 21.00tara, Ordiziako Barrena Kultur Etxeak medicusmundi gipuzkoak antolatu duen "Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak" erakusketa izango du ikusgai. Erakusketa ibiltaria Emakumearen Nazioarteko Egunaren, martxoaren 8aren, programazio barruan iritsiko da Ordiziara. Erakusketari hasiera ematen zaioen egunean, arratsaldeko 17:30tan, bisitaldi gidatu bat egingo da medicusmundi gipuzkoaren eskutik.
02.03.2012 “¡DI NO A LA VIOLENCIA MACHISTA!-INDARKERIA MATXISTARI ESAN EZ!” IKURRITZAPEAN
medicusmundi gipuzkoak 45 korrikalariko taldearekin 2012ko Lilatoian hartuko du parte
Igande honetan, martxoaren 4an, medicusmundi gipuzkoa GGKE-ak parte hartuko du orain dela 23 urtetatik Donostian ospatzen den emakume lasterketa herrikoian. Bertara, 45 korrikalariko taldetxoarekin joango da; korrikalarietako asko “errepikatzaileak" dira, izan ere, hurrenez hurreneko hirugarren urtea da Gipuzkoako elkartea hau lasterketan egongo dela.
16.02.2012
Eman ezazu izena sexualitateak eta generoak pertsonen garapenean duen garrantziari buruzko gure unibertsitate hedapenerako ikastaroan
medicusmundi gipuzkoa GGKEk “Sexualitatea, generoa eta giza-eskubideak” izeneko ikastaroa antolatu du UPV-EHU eta Peruko Manuela Ramos Mugimenduaren laguntzarekin. Ikastaroan dinamika ezberdinak eta bideo-forumak erabiliko dira sexualitateak eta generoak pertsonen garapenerako duen garrantzia ezagutu eta ikertzeko.
13.02.2012
Portugaleteko Gazte Gela emakumeen Sexu eta Ugalketa Eskubideen urraketara hurbilduko da
Datorren asteazkenetik, otsailaren 15a, eta otsailaren 26ko arte, Portugaleteko Gazte Gelan medicus mundi gipuzkoak antolatutako "Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak" erakusketa ikusi ahal izango da. GKE gipuzkoar hau herrialdeko udalerri ezberdinetara eramaten ari den erakusketa ibiltaria da.
13.02.2012
Zure telefono mugikor, tableta, kamera edo beste gailuren batekin bideoak egiten dituzu? Orduan, anima zaitez film laburren gure lehiaketan parte hartzera.
medicusmundi gpuzkoak eta Peruko Manuela Ramos Mugimenduak film laburren lehiaketa paralelo bat abian jarri dute, Andeetako aipatu herrialdean eta EAEn. “Emakumeak eta GIB” izenburupean, egitasmo honen helburua da parte-hartzaileek azaltzea GIB/hiesaren errealitatearen gordintasuna herrialde txirotuetan eta gaixotasun honen “feminizazioak” dituen zergatiak eta ondorioak.




