- Hasiera
Berriak
03.02.2012 «OSASUNA GARAPENAREN LANKIDETZAN ETA EKINTZA HUMANITARIOAN» 2011KO AURKEZPENA
medicusmundi, Prosalus eta Munduko Medikuek euskal administrazio publikoei ohartarazi dietenez GLOetan egindako murrizketek kinka larrian ipin ditzakete herrialde txiroetan lortutako aurrerabideak
Osasungintzaren alorrean espezializatutako Médicos del Mundo, Prosalus eta Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeek (GKE) gaur goizean Donostian 2011ko ekitaldiari dagokion «Osasuna garapenaren lankidetzan eta ekintza humanitarioan» txostena aurkeztu dute. Txosten hori azkeneko hamar urteetan prestatzen dute, eta helburua nazioarteko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokian tokiko eraginkortasuna eta inpaktua hobetzea da. Hori horrela izanik, aurtengo ondorio nagusia Espainiako Gobernuak eta autonomia-erkidegoek garapenaren laguntza ofizialetan (GLO) egindako murrizketak dira.
03.02.2012
Indarkeria matxistari esan EZ medikusmundi gipuzkoarekin 2012ko Lilatoian!
Azken urteotan, medicusmundi gizpuzkoak LILATOI herri-lasterketarako emakume korrikalari taldea egitea lortu du, eta honen bidez, Sexu eta Ugalketa Eskubideen borrokaren alde agertu gara.
Datorren martxoan, taldean korri egiteko asmoa dugu berriz ere, eta horretarako aukeratu dugun ikurritza ondorengoa da: “Di NO a la violencia machista-Indarkeria matxistari esan EZ”.
26.01.2012
"Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubideen gizatiarrenak" erakusketa, Donostian
Datorren larunbatetik, urtarrilaren 28a, eta otsailaren 12ko eguerdirarte, Donostia Unibertsitate Ospitalean medicusmundi gipuzkoak antolatutako "Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubideen gizatiarrenak" erakusketa ikusi ahal izango da, ordutegi jarraituan.
05.01.2012
Ekuadorreko epaimahai batek milioika euroko zigorra berretsi dio Chevron petrolio enpresari Amazonian eragin dituen kalteengatik
Sucumbios probintziako Auzitegiak (Ekuadorreko ipar-ekialdean) Chevron petrolio enpresa estatubatuarraren aurkako zigorra berretsi zuen urtarrilaren 3an bigarren instantziaz. Amazoniako ingurumenean eragindako kalteak direla eta, Chevroni milioika euroko zigorra ezarri zitzaion.
02.01.2012
Francesc Abel Fabre hil da, medicusmundi-ren sortzaileetako bat eta Europako bioetikaren aintzindaria
Igandean, abenduak 31, Francesc Abel y Fabre doktorea hil zen 78 urterekin. Bartzelonako mediku talde batekin batera, 1963. urtean espainiar Estatuko medicusmundi-ren sortzaileetako bat izan zen eta Afrikara egiten zituzten lehen bidai haiei esker, ondoren “nazioarteko lankidetza” izenarekin ezagutuko zen kontzeptuaren aitzindaria izan zen Katalunian eta espainiar Estatuan.




