- Hasiera
Heziketa eta sentsibilizazioa
Kanpainak
Kanpainak
Sekzio honetan medicusmundi gipzukoa lantzen ari den egungo kanpainak eskainatzen diskizuegu.
Activities
08.01.2010
Geldiarazi dezagun malaria orain! -¡Paremos la malaria ahora!
Helburutzat gizartea malaria pobreziarekin eta munduko heriotzekin, batez ere Afrika subsahariarrean, erlazionatutako gaixotasun nagusienetako bat dela kontzientziatzea duen Stop Malaria Now! kanpaina afrikar-europarrak hiru ekintza planteatu ditu: El Juego de la Alcacaia antzezlanaren sorrera eta Gipuzkoako herrietan zehar batetik bestera ibiltzea, kanpaina honetan parte hartzea eta laguntza ematea emakumeen Lilatón herri-lasterketan, "malaria eta emakumea" leloarekin eta, probintzia mailan, informazio eta salaketa kanpaina mediatiko baten garapena malariaren errealitateari buruz.
01.08.2011
Pobreza 0 Plataforma
Gure erakundeak beti hartzen du parte plataforma honen sentsibilizazio eta mobilizaziorako bilera eta ekintzetan. Plataforma honen helburua gobernuei presio egitea da pobreziaren amaierarako konpromiso bat hartzeko eta Milurtekoko Helburuak betetzeko.
05.09.2009
Osasun sexuala, Hiesa eta garapena
Osasun sexuala, Hiesa eta garapena trinomioaren “aterki” komun pean, proiektu honek ekintza desberdinak ditu: VIII. Sexu eta Ugalketa Osasunaren inguruko kurtsoa, eta Hiesa erakusketaren bidaia Gipuzkoan zehar. 8 artista, 8 hausnarketa eta Historias produ sidas laburmetraiaren proiekzioa, eta publikoa mobilizatzeko deia “GIB/HIESA Eskuragarritasun Osoa Orain!” ordezkari politiko autonomiko eta foralei zuzendutako manifestua sinatzearen bitartez.
08.04.2009
Milurteko Busa
Milurteko Busa. Azken geltokia: osasun unibertsala eslogandun kanpaina da, FAMMEk (Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioak) martxan jarritakoa, biztanleria Milurtekoaren Garapenerako Helburuen eta osasun eskubide unibertsalaren inguruan sentsibilizatzeko asmoz. Estatuko 55 herri zeharkatu dituen erakusketa du, eta hezkuntza eta sentsibilizazio materiala publikoarentzat orokorrean eta eskola ikasleentzat berezki.




Kanpainak
