- Hasiera
Heziketa eta sentsibilizazioa
Aktibitateak
“Sexu- eta ugalketa-eskubideen jardueran hainbat fundamentalismo erlijioso, politiko, ekonomiko eta kulturalek duten inpaktua”-ri buruzko lehen Topaketak.
27.06.2011
“Sexu- eta ugalketa-eskubideen jardueran hainbat fundamentalismo erlijioso, politiko, ekonomiko eta kulturalek duten inpaktua”-ri buruzko lehen Topaketak.
2011ko ekainaren 9 eta 10-ean ospatuko ziren Donostiako Andia Kaleko Kutxa Aretoan “Sexu- eta ugalketa-eskubideen jardueran hainbat fundamentalismo erlijioso, politiko, ekonomiko eta kulturalek duten inpaktua”-ri buruzko lehen Topaketak.
Garapenerako Laguntzarako Euskal Agentziaren finantzaketarekin burututako lehenengo Topaketa hauek bi hausnarketa-egun izan ziren, eta hauetan Afrika, Latinamerika, Asia eta Europatik etorritako, eta Marcela Lagarde eta Pinar Ilkkaracan bezalako ospe handiko hizlariek hartu zuten parte. Jardunaldiak lau gai-taldetan banatu ziren: 1.- Emakumea eta Erlijioa; 2.- Neoliberalismoaren eragina eta gatazka armatuak emakumeen sexu eta ugalketa bizitzan; 3.- Genero-indakeriaren adierazpen anitz, sexu- eta ugalketa- eskubideei estuki lotua; eta 4.- Sexualitate ez ugaltzailea fundamentalismoen begiradan. Bukatzeko, Topaketak mahai biribil batekin amaitu ziren, eta hauetan modu ireki batean nazioartean, nazionalki eta lekuan bertan fundamentalismoen aurka borrokatzeko aurre egin behar ditugun erronkak mahaigaineratu ziren.
Sail
Fundamentalismoak eta Sexu eta Ugalketa eskubideak
Xede-publikoa
Sexu eta ugalketa eskubideen alde lan egiten duten erakunde eta sareetako ordezkariak.
Berdintasuna eta garapenerako lankidetza alorreko teknikariak
Unibertsitateko ikasleak eta osasun arloko profesionalak,
Gai horretan interesaturik dagoen pertsona eta erakunde oro.
Formatua eta Materialak
Behean deskargatzeko triptikoa.
Datak
2011 ko ekainak, 9 eta 10
Periodikotasun
2013an izango dira bigarren topaketak
Finantziaketa
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
Material-deskarga





