- Hasiera
Heziketa eta sentsibilizazioa
Aktibitateak
Aktibitateak
Atal honetan gure elkarteak esku hartzen duen garapenerako sentxibilizazio eta hezkuntza ekintzak dituzu.
Activities
27.09.2011
Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko XI. Ikastaroa
UPV/EHUko Erizaintzako Eskolaren laguntzarekin, 2000. urtetik, urtero Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Ikastaro berri bat antolatzen da. Jada unibertsitateko heziketa eskaintzaren barruan agertzen den Ikastaro bat da eta honako hauek ditu helburutzat:
- Ikasleei sexu eta ugalketa eskubideen ulertze kritikoarentzako beharrezkoak diren analisi-tresnak eskaintzea.
- Munduko emakumeen biztanleriaren zati handi batek eskubide hauek ez edukitzea eragiten duten faktore desberdinak aztertzea.
Aurten, urriaren 4, 5, 6, 10, 11, 17, 18, 19, 20, 26 eta 27 egunetan egingo da ikastaroa, 16.00etik 18.30era, Erizaintza Eskolako instalazioetan.
27.06.2011
“Sexu- eta ugalketa-eskubideen jardueran hainbat fundamentalismo erlijioso, politiko, ekonomiko eta kulturalek duten inpaktua”-ri buruzko lehen Topaketak.
2011ko ekainaren 9 eta 10-ean ospatuko ziren Donostiako Andia Kaleko Kutxa Aretoan “Sexu- eta ugalketa-eskubideen jardueran hainbat fundamentalismo erlijioso, politiko, ekonomiko eta kulturalek duten inpaktua”-ri buruzko lehen Topaketak.
Garapenerako Laguntzarako Euskal Agentziaren finantzaketarekin burututako lehenengo Topaketa hauek bi hausnarketa-egun izan ziren, eta hauetan Afrika, Latinamerika, Asia eta Europatik etorritako, eta Marcela Lagarde eta Pinar Ilkkaracan bezalako ospe handiko hizlariek hartu zuten parte. Jardunaldiak lau gai-taldetan banatu ziren: 1.- Emakumea eta Erlijioa; 2.- Neoliberalismoaren eragina eta gatazka armatuak emakumeen sexu eta ugalketa bizitzan; 3.- Genero-indakeriaren adierazpen anitz, sexu- eta ugalketa- eskubideei estuki lotua; eta 4.- Sexualitate ez ugaltzailea fundamentalismoen begiradan. Bukatzeko, Topaketak mahai biribil batekin amaitu ziren, eta hauetan modu ireki batean nazioartean, nazionalki eta lekuan bertan fundamentalismoen aurka borrokatzeko aurre egin behar ditugun erronkak mahaigaineratu ziren.
10.05.2011
Sexu-Eskubideen eta Ugalketa-Eskubideen Sustapena eta emakumeen botere-hartzea Hego-Ipar Garapenaren osagai bezala (Heziketa-bidea) Programa
Garapenerako kooperazio proiektu bide bat eta heziketako beste bide bat duen proiektu honek, emakumeek, bereziki sexu- eta ugalketa-eskubideen jardunean, jasan behar dituen erronkak mundu mailako arazo bat direlako ideia hartzen du hasiera-puntutzat. Honela, programa honek Hego-Ipar zubi bat ezartzen du elkartasuna indartzeko helburuarekin eta gizarte berdin eta justu baten bilaketarako estrategia komun bat diseinatzeko. Zentzu honetan, Garapenerako Heziketaren bidean 2010-eko azaroaren eta 2013-ko azaroaren artean egin beharreko zenbait ekintza aurreikusi dira, hala nola Topaketa batzuk 2011 eta 2013-an "Zenbait fundamentalismo erlijioso, politiko, ekonomiko eta kulturalen inpaktua sexu- eta ugalketa-eskubideetan"-ei buruz; Sexu- eta Ugalketa-Osasunari buruzko ikastaroaren urteroko edizioa; Hego-Ipar Film laburren Txapelketa; emakumeentzako Lilaton lasterketan parte-hartzea, etab.
15.03.2011
Osasun Sexual eta Ugalkorraren X. Kurtsoa
EHUko erizaintza eskolarekin batera antolaturik, unibertsitateko formazioaren barruan sorturiko kurtsoa da eta bi helburu nagusi ditu: alde batetik, parte hartzaileei beharrezko tresnak ematea, sexu eta ugalketa osasuna emakumeen funtsezko eskubide gisa ulertzeko ikuspuntu kritiko batetik. Bestetik munduko biztanleriaren parte handi bati osasunerako eskubidea izatea ekiditen dieten faktore ezberdinak aztertzea, garrantzi berezia sexu eta ugalketa osasunari eskainiz.
Kurtsoa, Donostiako Udalaren laguntzaz finantzaturik, bi modulutan banatzen da eta Donostiako erizaintza eskolan eskainiko da.
01.08.2011
Komunitate-Osasuneko praktiken V. Edizioa
Erizaintzako lau ikaslek bi hilabetez beraien komunitate-osasuneko praktikak sexu- eta ugalketa-eskubideen arloan burutu zituzten gure Peru-ko Movimiento Manuela Ramos-eko lankideekin. Praktiketan zeuden gazteek hala kapitaleko nola Ayacucho probintziako landa-guneetako lana ezagutzeko aukera izan dute.




Aktibitateak
