- Hasiera
Heziketa eta sentsibilizazioa
15.03.2011
Osasun Sexual eta Ugalkorraren X. Kurtsoa
EHUko erizaintza eskolarekin batera antolaturik, unibertsitateko formazioaren barruan sorturiko kurtsoa da eta bi helburu nagusi ditu: alde batetik, parte hartzaileei beharrezko tresnak ematea, sexu eta ugalketa osasuna emakumeen funtsezko eskubide gisa ulertzeko ikuspuntu kritiko batetik. Bestetik munduko biztanleriaren parte handi bati osasunerako eskubidea izatea ekiditen dieten faktore ezberdinak aztertzea, garrantzi berezia sexu eta ugalketa osasunari eskainiz.
Kurtsoa, Donostiako Udalaren laguntzaz finantzaturik, bi modulutan banatzen da eta Donostiako erizaintza eskolan eskainiko da.
03.06.2010
“Akaziaren Jokoa” antzerkia
Nola ikusten dugu Afrika Europatik? Zer gertatzen da Afrikak pertsonalki eragiten digunean? Zer gertatuko litzateke zure alabetariko batek Afrikara bizitzera joatea erabakiko balu, eta haren berririk edukiko ez bazenu? “Stop Malaria Now!” Europa mailako kanpainaren barruan medicusmundi gizpuakoa, araba eta bizkaiak “Akaziaren Jokoa” dantza eta antzerkia batzen dituen ikuskizun-obra honen ibiltaritza aurkezten dute.
01.06.2010
Malaire. Kinsashara Bidaia
Erakusketa honen bitartez Kutxa-Boulevard Aretoetan Txelu Angoitia bizkaitarraren 24 koloredun irudiren bilduma bat aurkeztu zen. Honekin gipuzkoako biztanleriari Kongoko Errepublika Demokratikoan zuzenki malariarekin bizi direnen errealitatea erakutsi nahi zitzaion; argazkien egilearen hitzetan "muturreko pobrezia eta bere agerpenak erabakitzen dute, soilik mediku faktoreak diren horietatik gainera, pandemiaren iraupena afrikar kontinentean.
XXI. Lilaton-en parte hartze eta kolaboratzea
Medicusmundi gipuzkoatik bultzatutako Stop Malaria izeneko taldearen parte hartzea, 48 emakumeekin, herrikoi lasterketa honetan. Halaber, Lilaton Taldearen laguntzari esker, korrikalariei ematen zaizkien poltsetan gaixotasun honen inguruko diptiko bat, pegatina berezi bat eta Akaziaren Jokoa antzezlanerako gonbidapen bat sartu dira.
08.01.2010
Geldiarazi dezagun malaria orain! -¡Paremos la malaria ahora!
Helburutzat gizartea malaria pobreziarekin eta munduko heriotzekin, batez ere Afrika subsahariarrean, erlazionatutako gaixotasun nagusienetako bat dela kontzientziatzea duen Stop Malaria Now! kanpaina afrikar-europarrak hiru ekintza planteatu ditu: El Juego de la Alcacaia antzezlanaren sorrera eta Gipuzkoako herrietan zehar batetik bestera ibiltzea, kanpaina honetan parte hartzea eta laguntza ematea emakumeen Lilatón herri-lasterketan, "malaria eta emakumea" leloarekin eta, probintzia mailan, informazio eta salaketa kanpaina mediatiko baten garapena malariaren errealitateari buruz.




