- Hasiera
Heziketa eta sentsibilizazioa
Heziketa eta sentsibilizazioa
Garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza sailetik Gipzkoako gizartea sentsibilizatu nahi dugu munduko justizia soziala eta herri txiroenen laugarren munduaren inguruan, bereziki osasunaren arloan.
Helburu hori lortzeko pertsonen ekintza eta mobilizazioak ehalbidetzen dituzten jarduerak jartzen ditugu martxan.
Horretaz gain, topagune eta foro kritiko izan nahi dugu, injustizia egoerak salatuz, bereziki osasun eskubideen ingurukoak, inguruko bester elkarteekin batera egindako lanaren bitartez mundu justuago batera aldaketa soziala sustatu nahian.
Activities
08.01.2010
Geldiarazi dezagun malaria orain! -¡Paremos la malaria ahora!
Helburutzat gizartea malaria pobreziarekin eta munduko heriotzekin, batez ere Afrika subsahariarrean, erlazionatutako gaixotasun nagusienetako bat dela kontzientziatzea duen Stop Malaria Now! kanpaina afrikar-europarrak hiru ekintza planteatu ditu: El Juego de la Alcacaia antzezlanaren sorrera eta Gipuzkoako herrietan zehar batetik bestera ibiltzea, kanpaina honetan parte hartzea eta laguntza ematea emakumeen Lilatón herri-lasterketan, "malaria eta emakumea" leloarekin eta, probintzia mailan, informazio eta salaketa kanpaina mediatiko baten garapena malariaren errealitateari buruz.
01.06.2010
Malaire. Kinsashara Bidaia
Erakusketa honen bitartez Kutxa-Boulevard Aretoetan Txelu Angoitia bizkaitarraren 24 koloredun irudiren bilduma bat aurkeztu zen. Honekin gipuzkoako biztanleriari Kongoko Errepublika Demokratikoan zuzenki malariarekin bizi direnen errealitatea erakutsi nahi zitzaion; argazkien egilearen hitzetan "muturreko pobrezia eta bere agerpenak erabakitzen dute, soilik mediku faktoreak diren horietatik gainera, pandemiaren iraupena afrikar kontinentean.
27.09.2011
Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko XI. Ikastaroa
UPV/EHUko Erizaintzako Eskolaren laguntzarekin, 2000. urtetik, urtero Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Ikastaro berri bat antolatzen da. Jada unibertsitateko heziketa eskaintzaren barruan agertzen den Ikastaro bat da eta honako hauek ditu helburutzat:
- Ikasleei sexu eta ugalketa eskubideen ulertze kritikoarentzako beharrezkoak diren analisi-tresnak eskaintzea.
- Munduko emakumeen biztanleriaren zati handi batek eskubide hauek ez edukitzea eragiten duten faktore desberdinak aztertzea.
Aurten, urriaren 4, 5, 6, 10, 11, 17, 18, 19, 20, 26 eta 27 egunetan egingo da ikastaroa, 16.00etik 18.30era, Erizaintza Eskolako instalazioetan.
05.09.2009
Begiraden bidez
Juan Ramon Llavoriren argazki erakusketa Indiako Sikkim lurraldeko gure lankidetza proiektuetako baten lana eta fruituak erakusten dituena. Emakumeak komunitateko ardatza nola diren erakusten du.
07.09.2009
Petersen mapa
Arno Petersek egindako munduko maparen euskarazko alea; Alemaniako historiadore honek kartografia hartu zuen oinarri munduko irudia egiteko, geografikoki eta politikoki herri bakoitzak behar zuen lekua izan zezan. Petersen mapak Mercatorrenaren akatsak zuzentzen ditu, egungo mapa gehienen oinarri dena eta eurozentrismo menderatzailearen isla dena.




