- Hasiera
Ohar legala
Ohar legala
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen urriaren 12ko 34/2002 Legea betetzeko informazio orokorra.
WEB GUNEAREN TITULARTASUNA
- Domeinua: www.medicusmundi.es
- Titularra: medicusmundi
- Helbide soziala: Lanuza kalea, 9 28028 Madrid
- Tlf.: 91 3195849
- Faxa: 913195738
- E-maila: prensa@medicusmundi.es
- IFK: G-80454549
ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK
1. ERABILERA-MUGAK
Web gune honetara sartzeko ez da ordaindu behar, eta ez dago aurretik izena eman edo erregistratu beharrik.
Web guneko informazioa kasu bakoitzean aplikagarri den legediaren arabera erabili beharko du erabiltzaileak, eta medicusmundiren edo hirugarrenen jabetza intelektualaren inguruko eskubideak errespetatu beharko ditu.
Erabiltzaileak ez ditu edukiak kaltetuko edo aldatuko medicusmundik eskainitako zerbitzuen bidez, eta ez du web gunearen funtzionamendu ona oztopatuko.
Ez du inolako arazo teknikorik sortuko, birus informatikoak izan ditzaketen elementuekin edota web orria guztiz edo zati batean kaltetuta, oztopatuta edo etenda. medicusmundi inoiz ez da izango web orriaren erabilera desegokiaren arduradun, ez eta erabilera horrek sor ditzakeen edukien edota ondorioen arduradun ere.
2. ERANTZUKIZUN-MUGAK
medicusmundik ez du bermatzen bere orriak beti martxan egongo direnik, ez eta edukiak beti osatuak, zehatzak eta fidagarriak izango direnik ere.
medicusmundik edozein unetan, aurretik ohartarazi gabe, web guneko edukiak eta bertan sartzeko Baldintza Orokorrak aldatzeko eskubidea du.
Zerbitzuak zaintzeko, konpontzeko, eguneratzeko edota hobetzeko operazioak egiten direnean, medicusmundik, aldi baterako eta aurretik ohartarazi gabe, web orrirako sarrera eteteko eskubidea du, baita zerbitzuak eman edo bertan behera uzteko ere.
Erabiltzaileei horren berri ematen saiatuko da, ahal duen neurrian. Hala, gunearen eta zerbitzuaren funtzionamenduak izan dezakeen erabilgarritasun edota jarraitasun faltak eragindako edozein kalteren erantzukizun oro baztertuko du, baita erabiltzaileek egotzitako erabilerarena ere.
3. BESTE BALDINTZA BATZUK
Erabilerarako baldintza orokor hauek eta erabiltzailearen eta medicusmundiren artean ezarritako baldintza orokor guztiak Espainiako legediak arautuko ditu.
Web gunea erabiltzeak esan nahi du onartu egiten direla lehen aipatutako erabilera-baldintza orokorrak.




