Hiru saskiren zozketa Gasteizko Bidezko Merkataritzaren Ibilbidean
Asteartea,21 azaroa 2017
Zeroz biderkatu kanpainak Bidezko Merkataritzaren Ibilbidea aurkeztu du. Gasteizko 14 saltokik bat egin dute ekimen horrekin eta, orain, bidezko merkataritzaren alde egiteak saria izango du. Izan ere, establezimenduotako edozeinetan bidezko merkataritzako produktuak erosten dituztenek txartel bat jasoko dute trukean, zigilu batekin. Hala, erosleak, abenduaren 16a baino lehenago bi lokalen zigilua lortuz gero, produktuz betetako hiru saskiren zozketan sartuko dira. Parte hartzeko, nahikoa izango da saltoki bakoitzean jarriko den kutxan bi zigiluak eta harremanetarako datuak sartzea. Zozketa abenduaren 21ean egingo da.