Saltar a contenido

Larrialdi egoera Guatemalan Fuego sumendiaren erupzioaren ondorioz

Guatemalan larrialdi egoerak jarraitzen du, Fuego sumendiaren erupziotik aste bat igaro denean. Jadanik 110 hildako eta 1,7 miloi kaltetu baino gehiago zenbatu dituzte, eta egoera oraindik arriskutsua izaten jarraitzen du, eurite eta aktibitate bolkanikoaren ondorioz.

Guatemalan larrialdi egoerak jarraitzen du, Fuego sumendiaren erupziotik aste bat igaro denean. Jadanik 110 hildako eta 1,7 miloi kaltetu baino gehiago zenbatu dituzte, eta egoera oraindik arriskutsua izaten jarraitzen du, eurite eta aktibitate bolkanikoaren ondorioz.

Betty Porras, medicusmundi bizkaia eta Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioko (FAMME gazteleraz) ordezkariak “errautsa eta ondoko komunitateen tragedia oso hurbiletik ari gara sentitzen”, azaldu du, sumenditik 20 kilometrora dagoen Antigua herriko bulegotik.

Sumendiaren erupzioaren ondorioz sortutako lahareek (ura, material piroklastikoa, hautsa eta era guztietako hondakinek sortutako isuria) eta hodei piroplastikoek (erupzioaren ondorioz sortutako gas eta arroka isuri suntsigarria) Esuintla departamentuko San Miguel de los Lotes eta Rodeo herrixkari eragin diete batez ere. Gainera, Sacatepequez eta Chimaltenango departamentuetako komunitateak ere kaltetuak izan dira, eta larrialdi egoerako alerta gorria eta hondamen publikoa deklaratu da zonaldean.

“Gurean bezalako desparekotasun handiak dituzten herrialdeetan gertatu ohi den bezala, landa inguruko komunitate pobreak izaten dira kaltetuenak, hondamendi naturalei kalteberak diren zonaldeetan kokatzen bai dira”, gogoratzen du Betty Porrasek, estatuak ezbehar hauek aurreikusi eta erantzuteko duen ahultasunari erreferentzia ere eginez.

Laguntza humanitarioa

Erredurak eta intoxikazioak dituzte kaltetuei, ondasunak eta familiako kideak galdu dituzten pertsonak batzen zaizkie, estres post traumatiko handiko egoera bat eraginez. Gainera gorpu asko ezin izango dituzte berreskuratu egoera oraindik ere arriskutsua bai da. Hori dela eta laguntza psikosoziala lehenesten ari dira, kaltetetuen traumak tratatu ahal izateko.

medicusmundiren aldetik bidaliko den laguntza koordinatzeko helburuarekin, bertan ditugun gure erakunde bazkideen artean bideratuko da hau: ASECSA, CPDL eta Osasunerako Foro Nazioanalaren bitartez hain zuzen ere, beraiek bai dira erreferentziazko guneetan murgilduta dauden erakundeak.

ASECSA erakundeak lehen mailakoak identifikatu dituen komunitateen artean hauek aipatu daitezke: Maya Popti urriaren 15eko komunitatea, Trinidad komunitatea, Yepocapako Panimache I komunitatea, sumendiaren hegoaldeko magalean kokatutako Huiesta Kooperatiben Erakundea, besteak beste. Gainera Rodeo eta Zapote herrixkak arriskuan jarraitzen duten aktibitate bolkanikoa ez delako gelditu oraindik.

Arrisku maila altua izaten jarraitzen du, eurite sasoia delako eta sumendiaren magalean lahareak gertatzeko arriskua handia da”eta honek hainbat komunitate kaltetu ditzake”, azpimarratzen du Betty Porrasek.