Saltar a contenido

Jaurdunaldia: Osasuna, eskubidea ala negozioa?

medicusmundi araba, bizkaia eta gipuzkoak otsailaren 23an “Osasuna: eskubidea ala negozioa?” jaurdunaldia aurkeztuko du Bilboko Bizkaia Aretoan (Avenida Abandoibarra 3).

Ekimen honek eragile politiko-sozial euskaldunak (erakundeak, organizazioak, kolektiboak, profesionalak) eta orokorrean gizartea batzea du helburu. Horrela, osasun sisteman aurrera eramaten ari diren pribatizazio prozesuak eta osasunerako sarbidean ematen diren desberdintasunak edota oztopoei buruzko hausnarketa egiteko. Autonomia Erkidego desberdinen esperientziak aurkeztuko dira. Gainera, gaian adituak parte hartuko dute jaurdunaldian, non egun ematen den pribatizazio eta sarbide desberdintasunak azalduko duten.

Jaurdunaldia medicusmundi-k zuzendutako proiektu baten parte da: OSASUN PUBLIKO ETA UNIBERTSALAREN ALDE. INEQUIDADES EN EL ACCESO A LA SALUD . Iniziatiba horri lotuta, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaz, pribatizazio prozesuen eta osasun sarbidean ematen diren desberdintasunak deskribatuko dituen ikerketa burutzea dugu helburu. Horrenbestez, kolektibo eta eragile sozial desberdinen partaidetza ezinbestekoa da; kalitatezko osasun sistema eta sarbide publikoaren alde agertzen direnak, osasun sistema unibertsala eta kalitatezkoa bermatzeko. Parte hartzeko eta ekimenari buruzko informazio gehiago izateko: http://www.ehu.eus/es/web/opik