Saltar a contenido

Guatemala: erauzketa enpresak giza eskubideen aurrean

Pasa den martxoan Frente de Defensa Miguelense FREDEMI-k komunikatu bat plazaratu zuen, zeinetan publikoki adierazten zen Montana Exploradora de Guatemala enpresako (Goldcorp enpresa kanadiarrarekin elkarlanean dagoena) langileek Marlin meatzetik hurbil dauden komunitateetan sinadurak batzen zebiltzala, tunel bidezko meatzaren hedapenaren alde egiteko.

Horrenbestez, zonaldean ekintza honek eragiten ari zen inpaktu negatiboa salatzen zen; eta komunitateei ez sinatzeko eskatzen zitzaien. 2003an, Oscar Berger-en gobernuak Marlin metaza baimendu zuen 20km karratutan urrea eta zilarra ustiatzeko San Miguel de Ixtahuacán eta Sipacapa-n, San Marcoseko departamenduan. Hasieratik komunitate indigenek erauzketarako enpresa honen instalazioaren aurka daudela adierazi zuten. Izan ere, kontziente ziren meatzeko azterketek zekartzaten kalteen inguruan, ez soilik osasunean baizik eta ongizate naturaletan ere (ura, lurra eta airea), bizitza duin batentzako beharrezkoak. Oposizioa argi geratu zen 2005eko ekainaren 18an Sipacapan aurrera eraman zen komunitate kontsultan; biztanleriaren %98ak EZEZKOA eman zion ustiapenari eta meatz-ustiapenari. Hala ere, kontsulta atzera bota zen, herrialdearen beste hainbat puntutan egindako kontsultekin gertatu zen moduan, gobernuek “ez lotesle” moduan kalifikatu baitzuten. Horrela, modu sistematikoan hautsi egin zen herrien soberaniarako eskubidea.

Komunitate indigenei eskubideak kentzen dizkieten bitartean, Guatemalako elite político eta ekonomikoak herrialdea salgai ipintzen jarraitzen dute. Egun, 22 departamendutatik 16tan dute ustiapenerako emakida; zehazki 106 udalerri, 343 lizentzia indarrean daudelarik. Horrenbestez, Energia eta Meatz Ministerioak 611 lizentzia eskaera zenbatzen ditu mineral eta eraikuntzarako materialekin erlazionatuta. Erauzketarako politika honek, azken urteetan indarrean dagoena, badirudi aliatua izango duela egungo gobrenuan, Errepublikako presidentea Jimmy Morales delarik. Horrela, bere Energia eta Meatz ministroak, Juan Pelayo Castañón, 2016ko otsailean adierazi zuen emakiden luzamendu eta arintzearen amaiera. Testuinguru honetan sailka daitezke Goldcorp enpresaren azken mugimenduak, zeinek Alejandro Maldonadoren gobernu igarokorraren luzapena eskatu zuen. Legediaren arabera Guatemalako meatzeek gehienez 20km karratu dituzte gainazaleko eta lurpeko ustiapenerako. Hori dela eta, gutxienez bi urte gehiagoz jarraitzeko estrategia izan zen ustiatutako kilometro bat kentzea, etekinik eman ezin zezakeena eta ondorioz, ezin zezakeena potentziala zuen kilometro bat gehiago gehitu lurpean; eta bere ustiapen zonaldekoa ez zena. Totalean 20km karratu. Horrela, urtarrilaren 11an Marlin meatzeko hedapena onartu zen; egungo gobernuarekin aurrera jarraitzen duen hedapena. Badirudi kanadiar transnazionalak Guatemalako egungo gobernuaren oniritzia duela; aldiz, ez du San Miguel de Ixtahuacán eta Sipacapa bezalako komunitateen oniritzia, erresistentziarekin jarraitzen dutenak. Borroka honetan, medicusmundi bizkaia, Mugarik Gabe eta Farmamundirekin batera, komunitate hauen eskubideen alde agertzen gara erauzketarako transnazionalen erasoen aurka.