- Hasiera
Gure elkartea
Nola antolatzen gara
Nola antolatzen gara
medicus mundi bizkaiak erakunde plural, parte hartzaile eta demokratiko bezala jotzen du bere burua. Halaber boluntarioen zein profesional liberatuaren laguntza eta lana beharrezkoak direla uste dugu. Biak orekatuta egongo dira eta horrek bideratuko du biztanleriaren parte hartze aktiboa garapeneko prozesuetan eta elkartearen ekintzen eraginkortasuna.
Bazkideen Batzar Nagusia: urtean behin biltzen da, udaberrian, eta elkarteko organo gorena eta subiranoa da, baita elkartekideen borondatearen adierazpena ere.
Zuzendaritza batzordea batzarraren organo betearazlea da, eta honela dago osatuta: presidentea, presidenteordea, idazkaria eta diruzaina; eta Garapenerako Hezkuntza eta Komunikazio batzordekidea, Boluntarioena, Erdialdeko Amerikarakoa eta Afrikarakoa; kargu horiek batzarrak onartzen ditu. Hilean behin egiten du ohiko bilera, eta ezohikoa, lanaren arabera beharrezkoa den guztietan. Hauek dira dituen eskumenak: gizarte-jarduerak programatu eta zuzentzea, akordioak gauzatzea, elkartea ordezkatzea, estatutuak betetzen diren zaintzea, eta proiektuak eta gainerako jarduerak kudeatu eta ebaluatzea. Elkartean parte hartzeko eta lan egiteko maila ezberdinak daude:
Batzorde Betearazlea, honako hauek osatua: presidentea, presidenteordea, idazkaria eta diruzaina; berehalako erabakiak hartu behar direnean biltzen dira.
Talde teknikoa,
7 pertsonak osatua:
Koordinazio teknikoaren eta Erdialdeko Amerikako proiektuen arduraduna
Kudeaketa eta administrazioaren arduraduna
Kontabilitatearen arduraduna
Afrikako proiektuen arduraduna
Garapenerako Kooperazio proiektuen arduraduna
Garapenerako Komunikazio eta Boluntarioen arduraduna
Garapenerako Hezkuntzaren arduraduna
Batzordeak: Garapenerako Hezkuntza eta Komunikazioa, eta Boluntarioen arloa lantzen dute; horiez gain, Afrikako batzordea, Erdialdeko Amerikako batzordea eta Genero batzordea ere badaude. Batzorde horiek osatzen dituzten pertsonek Euskadiko beste elkarte edo erakunde batzuetan ere hartzen dute parte. Batzordeak hilean behin elkartu ohi dira.
Bazkideak: 2011ko ekainaren 30ean, 439 bazkide zeuden. Horrez gain, diruz laguntzen dutenak ere ugari dira.
Kooperanteak eta tokiko langileak: Gaur egun, hauek dira Hegoaldean dauden langileak:
Ruandan: Pilar Martínez eta Paloma Díaz de Durana
Kongoko EDn: Ben Deblois eta Itziar Uriarte
Ginea Bissaun: Helea Saiz eta Seco Djassi
Guatemalan: Elizabeth Porras, Carlos Rodas eta Mayra Escobar
Hondurasen: Eva Nelia López eta Ángel Sorto.




Nola antolatzen gara
