27.04.2011 TXELU ANGOITIAren argazki erakusketa
Malaire. Kinshasara bidaia
medicusmundi bizkaiak, Bilboko Udaleko BilbaoEszena programarekin lankidetzan Mal aire . Kinshasara bidaia izeneko erakusketa hiriko zenbait gizarte-etxera eramango du.
Malaire. Kinshasara bidaia
Txelu Angoitiaren "Mal aire . Kinshasara bidaia" argazki erakusketaren bidez, medicusmundi bizkaiak Kinshasa-ko kale, eskola eta osasun zentroetara eramango gaitu, eta malariak herritarrengan dituen eragin sozial nahiz ekonomikoak erakutsiko dizkigu.
Erakusketa honen bidez, medicusmundi bizkaiak pandemia honek Sahara azpiko Afrikan dituen ondorioak jakinarazi nahi ditu. Gaitz endemikoa da (iraunkorra), eta 109 herrialdetan ematen da. Munduko biztanleen erdia mehatxupean daude.
Giza garapenaren indizea baxua da, eta malaria da horretan eragiten duen faktore nagusietako bat. Urtero 250 milioi pertsonari eragiten dien mundu osoan. Batez ere, Saharaz azpiko Afrikan erikortasunaren erantzule handietako bat da; anemia kronikoa eragiten du haur eta emakume haurdunengan.
24 argazkiz osaturiko erakusketa hori ibiltaria izango da 2012ko lehen hiruhilekoan; honako gizarte-etxeetan egongo da ikusgai:
San Frantziskoko Udal Zentroan
, urtarrilaren 9tik 31ra bitartean.
San Inazioko Udal Zentroan
, otsailaren 1etik 15era bitartean.
Castaños Udal Zentroan
,
Barrainkua,
martxoaren 16tik 31ra bitartean.





