16.11.2011 Guatemala - Sexu eta ugalketa osasun eskubideak - Dokumentala
Artoaren ohiartzuna
Artoaren ohiartzuna dokumentala Lekeitioko Euskal ZineBilera jaialdian emango dute azaroaren 30ean. Gainera, dokumental hori gazteen Sexu eta Ugalketa Eskubideak lantzeko erabiltzen ari dira Bizkaiko beste herri batzuetan.
Artoaren ohiartzuna
Gazteak, Sexu eta Ugalketa Osasuna eta Giza Eskubideak izeneko proiektuan planteatu zen jardueretako bat Artoaren ohiartzuna dokumentala grabatzea izan zen. Lan horretan, Guatemalako neska-mutilek Sexu eta Ugalketa Osasunaren inguruan dituzten kezkak eta heziketari buruzko testigantzak jaso dira; horrekin batera, beren komunitateetan Sexu eta Ugalketa Eskubideak sustatzen egindako lana eta horren eragina erakusten da.
Dokumental honen bidez, azterlanerako tresna bat eskaini nahi diegu Bizkaiko gazteei, Sexu eta Ugalketa Osasunerako Eskubidea Giza Eskubide gisa eta modu kritikoan uler dezaten; eta aldi berean, haien gaitasunak, konfiantza, ikuspegia eta protagonismoa sendotu, talde soziala diren heinean, gizartean aldaketak eragin ditzaten.
Artoaren ohiartzuna dokumentalean Guatemalako neska-mutilek egindako ekarpenean eta testigantzetan oinarrituta, Lanbide Heziketako Ikastetxe eta Gaztegune batzuk gai hauek lantzen ari dira, besteak beste, Leioa, Barakaldo, Muskiz, Bilbo eta Durangokoak.
Bisita ezazu Artoaren ohiartzuna





