18.02.2011 MALARIA ANTZERKIA
Akaziaren jokoa
HURRENGO ANTZEZLANAK
Otsailaren 25ean, 20:00ean , Kafe Antzokia - ONDARROA - sarrera doan
Otsailaren 26ean, 19:00ean, Auzo etxea - Otxarkoaga - BILBAO - sarrera doan
Akaziaren jokoak duen helburu nagusia da ikusleei Saharaz Azpiko biztanleenganako enpatia sortzea, eta aldi berean, pobreziak eta malariaren zigor latzak dakartzan ondorioak ikusaraztea.
Akaziaren jokoa
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako medicus mundi elkarteak 2 urte baino gehiago daramagu lanean Afrika eta Europaren arteko sentsibilizazio kanpainan, Stop Malaria Now! eslogana izenburu hartuta. Burutzen ari garen jardueren artean aipatzekoa da El juego de la Acacia-Akaziaren jokoa izeneko antzezlana sortu izana; joan den apirilean estreinatu zen Gasteizen eta hara-hona eramateko asmoa daukagu.
Abadiño izan zen antzezlan hau hartuko zuen Bizkaiko lehenengo herria; gero, lurraldeko beste antzoki batzuetara joango da, “Malaire, Kinshasara bidaia” izeneko erakusketarekin batera. Hurrengo udazkenean antzezlana egongo da Durangon, Bilbon, Muskizen, Barakaldon eta Getxon.
Abstractoesfera eta Djeliá Taamá Musoó
Abstractoesfera antzerkiko Kultur Elkartea da El juego de la Acacia – Akaziaren jokoa antzezlanaren egilea; antzezlan-ikuskizun horretan dantza garaikidea eta antzerkia uztartzen dira.
Bestalde, Djeliá Taamá Musoó , Afrika eta Euskal Herriko emakumeen Kultura arteko Elkarteak, Afrika erakusten digu musika eta dantzaren bidez. Djeliá Taamá Musoó elkartea gure gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatu nahian dabil Afrikako emakumeen egoerari buruz, bai jatorrizko herrialdeetan, harrera-herrialdeetan .





