26.01.2012
Hitzaldia. Emakumeak eta Eskubideak. Sexu eta Ugalketa Osasuna, Giza Eskubide bat
medicus mundi bizkaia-k “ Emakumeak eta Eskubideak. Sexu eta Ugalketa Osasuna, Giza Eskubide bat ” hitzaldia antolatu dugu, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz
Otsailaren 6an Emakumezkoen Ebaketa Genitalari Tolerantzia Zeroren Nazioarteko Eguna da. Hau dela eta, datorren otsailaren 9an, medicusmundi bizkaia-k “ Emakumeak eta Eskubideak. Sexu eta Ugalketa Osasuna, Giza Eskubide bat ” hitzaldia antolatu dugu, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz.
Oraingo honetan, Sexu eta Ugalketa eskubideetan adituak diren hiru emakume izango ditugu gure artean. Maria Casilda Velasco , emagina eta Jaengo Unibertsitateko irakaslea da, gainera medicusmundi Andaluziako boluntaria eta Red Activas-ko kidea da. Silvia Carrizo , kazetaria eta Malen Etxea Elkarteko presidente eta fundatzailea da; halaber, emakume etorkinei buruzko hainbat argitalpen kaleratu ditu. Nilda Susana Gorvein , abokatua, bitartekoa eta terapeuta familiarra, Eraldatzen Elkartearen presidentea da eta bitartekotza familiarrari buruzko naziarteko hainbat ikastaro eta masterretan irakaslea da.
Hitzaldia otsailaren 9an izango da, arratsaldeko 18:30etan, Bilboko Hika Ateneoan (Muelle Ibeni,1)





