- Hasiera
Nola parte har dezakezu?
Enpresak
Enpresak
Gizarte-erantzukizuna, ingurumenarekiko errespetua eta kausa solidarioetarako laguntzak gero eta gehiago ageri dira gizartearen eskarietan, eta, beraz, enpresen estrategietan ere bai.
Enpresa munduaren eta GKEen arteko benetako lankidetza harremana guztiz onuragarria izan daiteke alde bientzat.
Gainera, ikusi dugunez, enpresen eta medicus mundi-ren artean aliantzak eta era guztietako elkarlana bilatuz gero, ekarpen polita egin daiteke herrialde pobretuen garapenerako.
Enpresekin ditugun harremanei dagokienez, eragin positiboa izaten ahalegintzen gara enpresa horiek Hegoaldeko herrialdeetan dituzten jardunbideetan, lehentasuna emanez honako arloei: giza eskubideak, lan eskubideak, ingurumena, herri indigenak, osasun publikoa eta abar.
Azken urteotan
medicus
mundi bizkaia-k honako hauekin jardun du lankidetzan:
General Óptica y
Caja Laboral, besteak beste.




Enpresak
