- Hasiera
Sareko lana
Bidezko Merkataritzako munduko eguna
Bidezko Merkataritzako munduko eguna
Bidezko Merkataritzako Mundo Egunean kontsumitzaile gisa, txirotasunaren, munduko desberdintasun ekonomikoen eta nazioarteko merkataritzaren arau bidegabeen aurka egunero
jarduteko gaitasun handia dugula gogorarazi nahi dugu.
Askotan, gure erosketek mundu osoan 1200 milioi lagunek baino gehiagok jasaten
duten bazterkeria‐egoera sendotzen dute. Erosten dugun artikulu askok Afrikako,
Latinoamerikako eta Asiako milaka komunitatek bizi dituzten errealitate gogorrak
dituzte atzean: soldata txikia jasotzen duten langileen esplotazioa, laneko baldintza
oso txarrak, emakumearen bereizkeria, haurren lana eta ingurunearen narriadura.
Errealitate horri aurre egiteko, Bidezko Merkataritzak munduaren beste eredu bat
proposatu nahi du: gizatiarragoa, pertsonen duintasunean, gizon eta emakumeen
arteko berdintasunean eta ingurumenaren babesean oinarritutakoa.
Hori dela eta, egiten dugun erosketa bakoitzarekin, nahi dugun mundua aukeratzen
dugula azpimarratu nahi dugu.Egunero, gure ohiko keinuekin, bizi dugun errealitatea aldatzen lagun dezakegu:erostera goazen artikulua aukeratuta, produktu horien jatorria zein den jakinda edo
kontsumitzaile arduratsu bihurtuta, esate baterako.
Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko aldeak areagotzen dituen sistema bidegabea
aldatzeko boterea gure eskuetan dugula ospatzeko eguna da. Baina, horrez gain,
munduaren eredu berriarekiko konpromisoa gaur hartzeaz gain, jarduteko urte osoa
dugula gogorarazteko eguna ere bada.




