- Hasiera
Sareko lana
Arropa Garbia
Arropa Garbia
GGKEen, kontsumitzaile elkarteen, sindikatuen eta ehungintzan lan-eskubideen aldeko lanean ari diren beste erakunde batzuen nazioarteko elkarlana da.
Bere lanak honako puntu hauei ekiten die:
- Kontsumitzaileak sentiberatzea.
- Enpresei presioa egin beren jantziak lanbaldintza duinetan egin daitezen.
- Herritarrak mugiarazi ehun-gintzako langileen aldeko aldarri-kapenak lagundu ditzaten.
Arroparen kontsumo arduratsu baterako irizpideak:
- Geure buruari galdetzea erosi behar dugun hura benetan behar dugun edo bat-bateko gutizia betetzera datorren zentzugabeko erosketa den.
- Lehengaiak behar ez dituzten alternatibak bilatu (elkartrukeak, bigarren eskua, konponketak, berrerabilpena).
- Aztertzea zer enpresa mota bultzatzen ari garen gure erosketen bitartez.
- Erosten dugun haren kalitateari erreparatu, gauza iraunkorragoak eta osasungarriagoak eroste aldera.
- Erosten ditugun jantzien gibelean dauden ekoizpenprozesuen ondorioen inguruko informazioa bilatu, ingurumenari eta gizarteari dagokienez, esaterako.
- Kontsumitzaile bezala ditugun eskubideak erabili informazioa lortzeko edota gehiegikeriak saihesteko.
- Gure jantziak behar bezala zaindu, ahalik eta denbora gehiena iraun dezaten.
- Jantzi bat bota behar delarik, selektiboki egin material ezberdinak berriz ere erabili ahal izateko.
Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen: www.arropagarbia.org




