- Hasiera
Kooperazio proiektuak
Latin Amerika
Ura, beharra bat. Ayacucho. Perú
Ura, beharra bat. Ayacucho. Perú
SANEAMENDU IRAUNKORREKO ETA UR EDANGARRIKO SISTEMA INTEGRALAK VINCHOS,CHIARA ETA LOS MORUCHOS LANDA-HERRITETARAKO
Pobrezia gorrian dauden landa-herrietako 597 familiren bizi-kalitatea eta osasuna hobetzea (3,348 biztanle; 882 emakume, 765 gizon, eskolara joateko adinean dauden 618 neska eta 657 mutiko, 5 urtetik beherako 224 neska eta 202 mutil), honako jarduera hauek gauzatuz:
- ur edangarriaz hornitzea,
- iraitziak behar bezala deuseztatzea,
- behar bezala trebatzea eta antolatzea, eta
- tokiko erakundeekin koordinatzea, inbertsioen iraunkortasuna lortzeko.
5 etapatan gauzatuko da:
- Herri-partaidetzaren eta proiektuaren sustapena
- Komunak eta ur edangarriko sistemak eraikitzea
- Batzorde administratzaileak eta langileak trebatzea.
- Osasun eta ingurumen hezkuntza.
- Saneamenduaren eta Uraren Udal Kudeaketaren Unitatea indartzea (UGMAS).
Chiara eta Vinchoseko (Huamangako probintzia) barrutietan eta Los Morochucoseko Barrutian (Cangalloko probintzia, Ayacucho departamenduan) dauden 10 herrialdetan gauzatuko da.
Gizon eta emakumeen partaidetza aktiboa bilatuko da proiektuaren etapa guztietan. Emakumeei indar handiagoa emango zaie zuzendaritza-karguak bete ditzaten Saneamendu Sistemen Batzorde Administratzaileetan eta erabakiak hartzerakoan parte har dezaten. Ordezkarien %40 emakumeak izatea espero da.
Jarduerak Vinchis, Chiara eta Los Morochucoseko udalekin, Osasun Ministerioarekin eta Hezkuntza Ministerioarekin koordinatuko dira .
Proiektuaren datuak:
Kontinente: America
Herrialde: Perú
Herria: Ayacucho
Tokiko Erakundea
Servicios Educativos rurales. SER
Iraupena
Hasiera data:
2008ko abenduaren 31a
Amaiera data:
2011ko urtarrilaren 1a
Aurrekontua
508.875 €
Finantziaketa
Eusko Jaurlaritza: 406.476€
medicusmundi álava/araba: 31.200 €
Tokiko ekarpena: 71.199 €




