- Hasiera
Kooperazio proiektuak
Latin Amerika
Ur segurua guztiontzat
Ur segurua guztiontzat
Ur segurua guztiontzat Cutervo, Cajamarca, Peru
Cutervoko parke nagusia. Hango baserri-etxeetan burutzen dira uraren proiektuak.
2008aren erdialdean
Proiektuaren bi herenak gauzatuta
.
- 12 komunitatetako 401 familia (2,406 biz.) Saneamendu Zerbitzuen 12 Batzorde Administratzailetan banatuta (JASS), horietako bakoitza bost kidek osatutako zuzendaritza batzordeekin (3 gizon eta 2 emakume) eta Estatutuarekin. Ur edangarriko 12 sistema kudeatzen dituzte famili konexioarekin eta kalitate oneko ura lortzen dute; 50 litro pertsonako eta eguneko eta euren burua eta etxea garbitu dezakete.
- Etxebizitza bakoitzean 338 komun daude, behar bezala erabiliak eta mantenduak iraitziak deuseztatzeko.
Jarduerak
herri hauetan gauzatu ziren:
Leku hauetako bakoitzean honako jarduerak gauzatu dira:
- Proiektuaren sustapena,
- azpiegitura eraikitzea,
- tailerrak Saneamendu Sistemen Batzorde Administratzaileekin eta langileekin,
- tailerrak haurrekin,
- tailerrak emakumeekin eta
- bisitak etxebizitzetara,
Jarduera horietako ekintza lerroak hauek dira:
- onuradunak inplikatzea jarduera bakoitzean,
- pertsona horiek uraren eta saneamenduaren inguruan motibatzea,
- higieneko ohitura osasungarriak irakastea,
- komunak eta ur edangarriko sistemak kudeatu eta mantentzeko trebatzea.
Jarduera horiek gauzatzeko ondokoak kontuan hartu ziren :
- herri onuradunak aurretik zituen ezagutzak (kulturartekotasuna) eta
- generoaren ikuspegia, batetik, gizon eta emakumeek kalitate oneko saneamendu eta ur zerbitzuak eskuratzeko duten eskubideari dagokionean, eta, bestetik, emakumeak erabakiak hartzerakoan duen partaidetzari dagokionean.
Aipatu behar da Udalak ere parte hartu zuela , izan ere, agregatuak eramateko konpromisoa hartu baitzuen partaidetza hitzarmenen bidez. Gainera, aldi berean, osasun establezimenduarekin koordinatu zen eraikitako sistemen jarraipena egiteko eta hartara, uraren kalitatea egiaztatzeko.
SER taldea bertan geratu zen
, herriko errealitatea hobeto ulertzeko eta gertutasun eta komunikazio handiagoa izateko. Gainera, gaikuntza proposamen bat garatu zuen pertsona onuradunen beharrizanak kontuan hartuta.
Proiektua 2009an amaitzea espero da.
Proiektuaren datuak:
Kontinente: America
Herrialde: Perú
Herria:
Tokiko Erakundea
Asociación Servicios Educativos Rurales (SER)
Iraupena
Hasiera data
: 2006koabenduaren 1a
Amaiera data
: 2009ko urtarrilaren 31a
Aurrekontua
519.000,00 euro
Finantziaketa
Eusko Jaurlaritza: 402.900,00 euro
medicusmundi álava/araba: 15.500,00 euro
Tokiko ekarpena: 100.600,00 euro




