- Hasiera
Genero-politika
Genero-politika
medicusmundi álava/araba elkarteak 2008ko ekainaren 23an egindako Bazkideen Batzar Orokorrean Genero Politikako Dokumentu Instituzionala onartu zuen, genero gaietan orientatzeko Garapen Proiektuetan eta baita ere erakunde barruan.
Esperantzaren Parrokiako haurren marrazkia. Huaycango emakumearen Proiektuan laguntzeari buruzko hausnarketa.
2005etik, medicusmundi álava/arabak genero-politika garatzeko zegoen beharra planteatu zuen planifikazio estrategikoaren barruan. Bost pertsonez (4 emakume eta gizon bat) osatutako lan taldea sortu zen. Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin harremanetan jarri ginen aholkularitza lortzeko, eta Koordinakundearen genero-taldearen barruan une hartan abian jartzekotan ziren prozesu batean parte hartzeko proposamena jaso genuen.
15 hilabete iraungo zuen ibilbidea hasi zen orduan. Prozesua 2008an amaitu zen, erakundeko genero-politika onartu zelarik.
Dokumentuak (deskargatu daiteke) funtsezko alderdi kontzeptualak jasotzen ditu, eta baita ardatz estrategikoak ere. Gainera, kulturan, erakundean eta erakundeko eginkizunetan genero ikuspegiaren transbertsalizazioa bermatzeko behar diren arauak ere ematen ditu.
Deskargatu medicusmundi álava/arabaren genero-politikako artxiboa




