- Hasiera
Gure Elkartea
Nola antolatzen gara
Nola antolatzen gara
medicusmundi álava/araba elkarteak boluntarioen eta kontratatutako pertsonen arteko lankidetzan oinarritzen du bere jarduera, hots, pertsona guztien arteko partaidetzan, arau eta plan adostuen bidez. Arau garrantzitsuenak Estatutuetan eta Plan Estrategikoan jasota daude, zeina lau urtean behin berritzen baita.

Bidezko merkataritza
medicusmundi álava/araba elkarteak ondoko organoen bidez garatzen du bere jarduera:
Bazkideen batzarra. Erabaki garrantzitsuenak berresten ditu. Urteko kontuak, ikuskatutakoak eta Jarduera Planak onartzen ditu, estrategikoak direnak urterako nahiz urte anitzetarako. Ikus indarrean dagoen Plan Estrategikoaren laburpena.
Zuzendaritza Batzordea. Elkarteko bazkide boluntarioek osatzen dute eta elkartea zuzendu eta ordezkatzen du. Ikus Zuzendaritza Batzordearen egungo osaketa.
Lan batzordeak. Boluntario taldeak dira, eta lan eremu desberdinetan parte hartzeko prestatzen dira:
- Proiektuak
- Komunikazioa eta Garapenerako Hezkuntza
- Bidezko Merkataritza
- Genero taldea
- Ekonomi Batzordea
Idazkaritza Teknikoa. Kontratatutako lau pertsonek osatzen dute. Lan Batzordeei laguntzen diete eta elkartearen eguneroko lanetan jarduten dute. Lan talde batean antolatzen dira, eta talde horren barruan bakoitzak bere egiteko mugatuak ditu. Hala ere, guztien artean partekatzen dute elkartearen barne komunikazioa eta edozein eskaera edo mezuri kanpora begira eman beharreko arreta.
Ikus organigrama eta zuzendaritza batzordea jardueren memorian.

Nola antolatzen gara