12.03.2010 Stop Malaria Now
Afrikari buruz antzezlan ikuskizuna, Akaziaren Jokua, estreinaldia.
Nola ikusten dugu Afrika Europatik?
Gure oroimenean pilatzen diren ideia eta irudi ugari ditugu eta hauek guztiak, telebistaren, irratiaren, bidaiarien… bidez eraikitzen joan dira.
Baina…
Zer gertatzen da Afrikak pertsonalki eragiten digunean?
Nola ikusten dugu Afrika, gure bizilaguna emakume afrikarra denean?
Zer gertatuko litzateke gure alabetariko batek Afrikara bizitzera joatea erabakiko balu, eta haren berririk edukiko ez bagenu?
El juego de la acacia – Akaziaren jokoa bereziki publiko gazteari zuzenduta dago, 19 eta 40 urte bitartekoei, nahiz eta pertsona guztiek horretaz disfrutatu dezaketen, baldin eta gazte sentitzen badira.
Sarrera dohainik izango da lekuak bete bitartean. 10 minutuko aurrerapenarekin bertaratzea eskatzen da, jende-samalda saihesteko helburuarekin.Dantza eta antzerkiko ikuskizunak europarrek Afrikarekiko duten jarrera islatzen du.Abstractoesfera antzerkiko kultura-elkartea da El juego de la acacia – Akaziaren jokoaren egilea, dantza garaikidea eta antzerkia batzen dituen antzezlan-ikuskizun horrena alegia. Modu atsegin eta polit batean Afrikaren gaineko egungoak diren sentimenduak piztea bilatzen du. Ikuslea norabide zuzenean astintzea da bere helburua: hau da, ikuslea afrikar miloi askorentzat eta geroz eta europar gehiagorentzat jasanezina den egoeraren aurrean sumintzea.
Emakume afrikar eta euskaldunen kultura arteko elkarteak, Djeliá Taamá Musoók, afrikar giroa jarri du. Musikaren kantuaren eta beren presentziaren bidez lehenengo momentutik azkenekora arte Afrika sentitzen da. Bere kolaborazioak lana modu sakonean eraldatu du, kulturen arteko kontaktua dela-eta. Horrela Europa eta Afrikako onena elkartu dute baterako sormen oso pozgarri batean, beti erraza izan ez den arren.
Medicusmundiko hiru elkarteak Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, Stop Malaria Now kanpainaren barruan, antzerki-ikuskizunaren garapenean lanean aritu dira. Medicusmundik lan didaktiko bat izatea posible zen obra horretatik bereizi nahi izan da. Antzerki-ikuskizuna ez da malariaren gaineko antzezlan bat, nahiz eta malaria bertan aurkitzen den. Izan ere, Afrikaren eta Europaren arteko harremanari buruzko lan bat da. Malariari buruzko aspektu sozialak eta teknikoak ezagutu nahi dituen pertsonak ez ditu horiek El juego de la acacia – Akaziaren jokoan aurkitu.
Gasteizko, Lakuako Federico Garcia Lorca antzerkian estreinaldia izango da
- 2010ko martzoaren 27a, Larunbata, 20:00, gaztelaniaz.
- 2010ko martzoaren 28a, Igandea, 20:00, euskaraz.
Sarrera dohainik izango da lekuak bete bitartean. 10 minutuko aurrerapenarekin bertaratzea eskatzen da, jende-samalda saihesteko helburuarekin.
Para ver el calendario de actuaciones en Alava, Bizkaia y Gipuzkoa.





