26.03.2010 Dos días antes del estreno
Akaziare jokoa antzerki ikuskiezina
medicusmundi-k Euskal Herrian dituen hiru elkarteek, Abstractoesfera kultura arloko antzerki Elkarteak eta Afrika eta Euskal Herriko emakumeen Djelia Taama Musoo Elkarteak El Juego de la Acacia (Akaziaren Jokoa) antzerki ikuskizuna estreinatzen dute. Ikuskizuna Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan zehar ibiliko da 30 emanaldi eskainiz.
Mari Cruz Domelo Abstractoesfera elkarteko kideak adierazi zuenez: medicusmundi elkarteak antzerki-lan bat sortzea proposatu zigun STOP MALARIA NOW Europako kanpainaren barruan. Ilusio handiz hartu genuen eskaria eta ia lipar berean erantzukizun handia sentitu genuen.
Hastapenetik argi zegoen lan militante bat ez zela izango, ez genion ikasbiderik eman nahi inori. Halaber, ez genuen nahi malariari buruzko saio bat izatea, lan hori kanpainak burutzen du eta edozeinek du eskuragarri
www.stopmalarianow.org helbidean.
Sormen-prozesua luzea izan zen eta premisa oso errealak izan ziren abiapuntu: europarrek europarrentzat egindako lana eta Afrika ikusizko ikurrez irudikatua eta ez ahozko ikurrez. Gainera, bada ezinegona sorraraz dezakeen zerbait, hots, ez dago amaiera zehatzik, ikusle bakoitzak eman behar ditu egiten diren galderen erantzunak.
Prozesua oso luzea izan da eta hainbat fase izan ditu:
- Malariari eta hura pairatzen duten bizimodu eta gizarteetan izaten diren ondorioei buruzko dokumentazioa pilatzea.
- Mozambikera bidaiatzea. Afrikari buruz lehen pertsonan ezin genuela hitz egin, ideia hori sendotu zuen bidaiak.
- Gure helburuekin bat zetorren istorio bat bilatu eta testua taxutzea.
- Istorioa oholtzara eramatea. Obrak aldaketa ugari izan ditu muntaiak aurrera egin duen heinean. Afrikaren presentzia pixkanaka barneratu da, modu natural batean, eta gero eta garrantzia gehiago izan du.
- Aurrestrainaldia martxoaren 14an izan zen, igandez.
- Estreinaldia Gasteizen egin zen, martxoaren 27an gaztelaniaz eta 28an euskaraz.
El Juego de la Acacia obrak narraziozko atal bat du, dantza ezberdinekin lagundu eta osatzen dena. Eta dena bateratuz istorioa eta antzerki-lana osatzen da.
Julio Suso medicusmundi ko kideak adierazi zuenez, ikuskizuna Stop Malaria Now kanpainan barneratzen da. Kanpaina horren helburua Europaren kooperazioa bultzatzea da gaixotasunaren aurkako borrokan nahas dadin. Herritarren iritzia erabakigarria da gobernuek Afrikarekin lankidetza abiarazteko politikei lehentasuna eman diezaieten, hura baita laguntza gehien behar duen kontinentea.
Urtero 300 eta 500 milioi pertsona inguru kutsatzen diren malariaren gaitzarekin munduan. Hori da zoritxarreko egoera. Milioi bat pertsona hiltzen dira, baina, berez, ez da zehaztasunik datu horren inguruan, izan ere, zentsu-sistemetan ez dira pertsona guztiak barneratzen eta osasun-sistemak ez dira Afrikako bazter guztietara hedatzen. Eta bitartean, herrialde guztiek baliabide samalda bideratzen dute H1N1 gripeari aurre egiteko, urtean izaten diren ohiko gripeak baino heriotza gutxiago eragiten dituen arren.
medicusmundi elkarteak galdera bat luzatu zion Abstractoesfera elkarteari: Nola ikusten dugu europarrok Afrika?, eta horren barnean, Nola ikusten dugu malariaren eragina? Abstractoesfera elkarteak obra askatasun osoz sortu du, bere eszenari buruzko planteamenduak abiapuntu izanik. Emaitza ikuskizun berritzaile eta fina da, eta ikusleak dira istorioa moldatu behar dutenak, bakoitzak bere ikuspegiari so.
Stop Malaria Now kanpainaren barnean Da la cara contra la malaria (Eman aurpegia malariaren aurka) ekintza da herritarrek laguntza emateko erabil dezaketen bideetako bat. Ekintza horretan, bakoitzak bere argazki bat bidaltzen du eta, modu horretan, europar askoren argazkiak baliatuz Afrikako mapa bat osatzen da, gure kontinenteko gobernariei helaraziko zaiena, malaria behin betiko desagerrarazteko neurriak har ditzaten.





