- Hasiera
Berriak
14.05.2012 HAMAIKA LAGUN ELKARTU ZIREN PASADEN MAIATZAREN 12AN PROBINTZA PLAZAN EGUN HAU OSPATZEKO
Gazteizek bat egiten du Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin
"Kafe onaz gozatzeko ez da inor akitu behar" lelopean, pasaden maiatzaren 12an hainbat lagun bildu ziren Probintzia plazan Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatzeko.
08.05.2012 INOR LEHER EGINDA UTZI GABE KAFE ON BATEZ GOZATU!, LELOPEAN
Gasteizek bat egiten du, maiatzaren 12an, izango den Bidezko Merkataritzaren Mundu egunarekin
2012ko maiatzaren 10a- “Inor leher eginda utzi gabe, kafe on batez gozatu" lelopean, maiatzaren 12an (larunbata), eguerdiko 12:00etan, ehun bat herritan izango dira kafea ehotzen ariko diren pertsonen kontzentrazioak, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta. Bidegabekeria (ordainsari eskasak, lan baldintza iraingarriak, haurren esplotazioa, genero berdintasunaren gabezia, ingurumenaren hondamendia...) egoeren gainean arreta jartzea bilatzen da ekintza horrekin, hain zuzen, kafearen eta bestelako artikuluen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin loturik ematen, baina ikusten ez diren egoerak.
Gasteizek bat egiten du ospakizun horrekin eta, Probintzia plazan eguerdiko 12:00etatik aurrera kafe-errota tradizionalekin ehotzen ariko diren pertsonen kontzentrazioa egongo da. Plaza horretan bertan hainbat espazio eta jarduera izango dira bidezko merkataritzaren errealitate eta proposamenetara hurbiltzeko: ekojolasak eta haurrentzako lantegiak, musika emanaldiak, kaleko antzerkia, trukea, ipuin kontalariak, bidezko merkataritzako produktuen salmenta eta dastaketa, informazio gunea, bidezko txokolate jana eta Kale Gorrian taldearen kontzertua amaitzeko.
03.05.2012
Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren hirugarren proba
Sexu- eta ugalketa-eskubideetako bat, besteak beste, sexualitate osoa eta arriskurik gabea izateko eskubidea da. Hala ere, sexu-transmisiozko infekzioak (STIak) oraindik ere osasun publikoko arazoa dira, eta berebiziko garrantzia daukate gure planetan. Nazio Batuen Biztanleria Funtsak dioenez, munduan jasaten diren gaixotasunen % 18k sexu eta ugalketa osasunari lotutako arazoekin zerikusia du.
25.04.2012 APIRILAREN 25A MALARIAREN AURKAKO BORROKAREN MUNDU EGUNA
Malariaren aurkako borroka, zalantzan
Malariari aurre egiteko ahaleginak bere horretan gera daitezke azkeneko ikerketek adierazten duten bezala parasitoak orain arteko tratamendurik eraginkorrenari dion erresistentzia, artemisinari diona, areagotzen badu. Malariak eragin suntsigarriak ditu munduan, bereziki Saharaz azpiko Afrikan.
17.04.2012 BIGARREN PROBA
GAZTEAK HEGOAren BILA: Maitatzea Ez Da Delitua.
Herrialde askotan, lesbianak, gayak, bisexualak eta transexualak (LGBT) kartzelaratu egiten dituzte, nor maitatu inposatzen duten eta musua delitu bihurtzen duten legeak aplikatuta.
Orientazio edo nortasun sexuala dela-eta ezartzen dituzten zehapenak askotarikoak dira. Gaur egun, 76 herrialdetan homosexualitatea ilegala da, eta heriotza-zigorra dauka Saudi Arabian, Iranen, Mauritanian, Sudanen, Yemenen eta Somalia eta Nigeriako lurralde batzuetan. Askotan, beste leku batzuetan, homosexualitatea legez ez dago zigortuta, baina agintariek, politikariek, erlijiosoek eta hedabideek pertsona horien kontrako indarkeria sustatzen dute, aniztasun afektibo-sexuala ukatzen duen eta intolerantzia- eta diskriminazio-giroa bultzatzen duen diskurtso baten bidez.
Ikusten dugun bezala, zoritxarrez, gaur egun, orientazio sexuala eta genero-nortasuna diskriminazio-faktore garrantzitsua dira, oraindik ere, gure gizarteetan. Hori guztia dela-eta, "Homofobiaren kontrako borrokarekin" bat egiteko proposatzen dizugu, joko honen bidez.
"Maitatzea EZ da delitua" goiburupean, munduko edozein aldetan LGBT kolektibokoak diren pertsonen giza eskubideen urraketen kontra borroka egitera animatzen zaituztegu, zure talde osoarekin "ANIZTASUNAREN RAPA" sortuz. Rap horrek gogoeta egingo du sexu-aniztasunaren gaur egungo errealitateari buruz, eta pertsona guztiek daukaten eskubideari buruz erabaki autonomoak eta hertsadurarik gabeak hartzeko norberaren sexualitateari eta norberaren gorputzari dagokienez; hor sartzen dira sexu-orientazioa, sexu-nortasuna, genero-nortasuna, bikotea aukeratzea eta sexu-jarduna.
RAPA CD edo DVD batean grabatu behar duzue, eta letra inprimatu. Posta ziurtatu bidez bidal dezakezue, edo 9etatik 15etara entregatu medicusmundi gipuzkoa-ren bulegoan: Serapio Mújica kalea 33, behea, 20016 Donostia- San Sebastián. Ziurtatuta edo eskuz entregatzeko azken eguna apirilaren 27a izango da.




