- Hasiera
Heziketa eta sentsibilizazioa
Hezkuntza materiala
Hezkuntza materiala
..
.
Activities
05.03.2011
"Akaziaren jokoa" antzerkia
Nola ikusten dugu Afrika Europatik? Zer gertatzen da Afrikak pertsonalki eragiten digunean? Zer gertatuko litzateke zure alabetariko batek Afrikara bizitzera joatea erabakiko balu, eta haren berririk edukiko ez bazenu? “Stop Malaria Now!” Europa mailako kanpainaren barruan medicusmundi araba, gipuzkoa eta bizkaiak “Akaziaren Jokoa” dantza eta antzerkia batzen dituen ikuskizun-obra honen ibiltaritza aurkezten dute.
Orain dela zenbait denbora medicusmundi k Abstractoesfera antzerki kultur elkarteari antzezlan bat sortzea proposatu zion Stop Malaria Now! nazioarteko kanapinaren barruan. Ekimen honekin zenbait galderei erantzuna eman nahi zitzaien: nola ikusten ditugu, hala Europan nola Afrikan, malariaren arazoa?, zer gertatzen da Afrikak pertsonalki eragiten digunean?
Konpainia Afrikara eraman zuen prestakuntza baten ondoren, eta Djelia Taama Musoo emakume afrikar eta euskaldunen elkartearen kooperazioari esker, Akariaren jokoa sortu zen
30.07.2010
MUNDINOVI
Materialaren asmoa da haur txikiak balioetan hezten laguntzea txotxongilo-antzezpenen bidez. Antzoki txiki batek eta 32 istorio laburrek bide ematen dute hainbat gai lantzeko, hala nola nork bere autonomia lortzea, bestearenganako ardura, norberaren proiektuetan izan beharreko konfiantza, adiskideen arteko leialtasuna, itxaropena, esker ona eta jakin-mina.
25.02.2009
Osasunaren eta Milurtekoaren Garapenerako Helburuak
Milurteko Busaren kanpainaren barruan, medicusmundi -k hezkuntza materialak garatu zituen Milurtekoaren Garapenerako Helburuak lantzeko osasunari dagokionean. Gaztelaniaz, euskaraz eta katalanez daude.
Uraren erabilera
medicusmundi álava/arabak hezkuntza materialak diseinatu eta erabili ditu hainbat aldiz.
Peruko Landa Eremuko Hezkuntza Zerbitzuekin eta Gasteizko Esperantzaren Andre Mariaren Parrokiarekin batera gauzatutako
Huanta eta Churcampako Ur Edangarriaren Proiektuari
esker, garapenerako hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren kontzeptu berri bat sortu zen.
Huanta Churcampa proiektua gauzatu arte, garapenerako hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren helburua zen erakustea, batetik, zein zen Hegoaldeko herrien egoera, eta, bestetik, garapenerako lankidetzak nola hobetzen zuen errealitate hori onuradunentzat.
Proiektua gauzatu ondoren, uraren egoeraren inguruko hausnarketak dimentsio globala hartu zuen. Gasteizko biztanleek eta Huanta Churcampako biztanleek hausnarketa egin zuten uraren egoera globalaren, uraren erabilera arduratsuaren eta erabilera horrek planetaren etorkizunerako duen garrantziaren inguruan.




