- Hasiera
Heziketa eta sentsibilizazioa
Campainak
Campainak
Stop Malaria Now! (Gelditu dezagun malaria orain!) medicusmundi ren eta beste 8 erakunderen nazioarteko kanpaina da
Activities
Milurteko Busa
Azken geltokia: osasun unibertsala eslogandun kanpaina da FAMMEK (Espainiako medicusmundi Elkarteen Federazioak), martxan jarritakoa, biztanleria Milurtekoaren Garapenerako Helburuen eta osasun eskubide unibertsalaren inguruan sentsibilizatzeko asmoz. Estatuko 55 herri zeharkatu dituen erakusketa du, eta hezkuntza eta sentsibilizazio materiala publikoarentzat orokorrean eta eskola ikasleentzat berezki.
Gazteak Hegoeraen Bila. III edizio
18-28 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako lehiaketa da. Lau froga ditua eta Donostian ospatzen da festa finala.
Parte hartzeko lauko taldeak sortu behar dira. Lehiaketaren helburuetariko bat da lan-taldea sustatu eta injustizia sozialak orokorrean eta malariaren arazoaren gainean bereziki jendea sentsibilizatu.
05.03.2011
AFRIKATIK HURBILAGO
Afrikako zati handi batean, indarkeria larria pairatzen dute, eta mendebaldeko gizartea, oro har, geldirik dago horren aurrean, eta ez du kezka handirik agertzen. Hori guztia salatzeko, hain zuzen, zenbait jarduera prestatu dituzte, eta erakusketa izango da lehen jarduera.
Ruandak edota Kongoko Errepublika Demokratikoak ez dute lekurik izaten gure hedabideetako albisteetan, eta, aitzitik, harrigarria da nolako arreta eman dieten egunotan Afrikako iparraldean izaten ari diren herri erreboltei. Duela 15 urte baino gehiagotik hasita, milioika pertsona hil dira indarkeriaren eraginez, eta milioika iheslari daude, baina badirudi Europan ez zaizkigula halako kontuak gehiegi axola.
04.05.2009
Gelditu dezagun malaria orain!
Stop Malaria Now partzuergo bat da, Alemania, Italia, Kenya, Polonia, Espainia eta Suitzako garapen eta osasuneko bederatzi GKEek osatutakoa.




