- Hasiera
Heziketa eta sentsibilizazioa
Heziketa eta sentsibilizazioa
Sentsibilizazioan, komunikazioan eta garapenerako hezkuntzan gauzatutako jarduerak hainbat etapa igaro ditu. Gutxienez hiru geruza dituen tipula bezalakoa da:
Lehena sentsibilizazioa izan zen. Gizarteari jakinaraztea erakundeak zer egiten duen giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak eskuratzeko . Marketineko teknikak independentzia ekonomikoa bilatuz. Teknika hauek beharrezkoak badira ere, askotan erakundearen irudiari kalte handia egiten zaio erakundeko misioa berehalako helburuen menpe dagoelako.
Ondoren, nazioarteko mekanismoek sortzen dituzten bidegabekeria egoerak ezagutzera emateari jarri genion enfasia. Fenomeno sozialak eta horiek sortzen dituzten arrazoiak sakondu behar dira. Ikuspegi hori hobeto bateratzen da misioarekin, baina kutsu europozentrikoa izaten jarraitzen du.
Hirugarren fasean, heziketa-komunikazioa bilatzen da hegoaldean-iparraldean eta iparraldean-hegoaldean . Helburua da denek izan dezagula hitz egiteko aukera, hau da, Hegoaldean nahiz Iparraldean bidegabeko egoerak pairatzen dituztenen arteko eztabaida sortu behar da. Planeta osoan bidegabekeriak sortzen dituzten arrazoiak sakondu behar dira.
Hausnarketa sakonagoak eta praktikoagoak Garapenerako Hezkuntzaren ikuspegiari buruz
Activities
Milurteko Busa
Azken geltokia: osasun unibertsala eslogandun kanpaina da FAMMEK (Espainiako medicusmundi Elkarteen Federazioak), martxan jarritakoa, biztanleria Milurtekoaren Garapenerako Helburuen eta osasun eskubide unibertsalaren inguruan sentsibilizatzeko asmoz. Estatuko 55 herri zeharkatu dituen erakusketa du, eta hezkuntza eta sentsibilizazio materiala publikoarentzat orokorrean eta eskola ikasleentzat berezki.
Gazteak Hegoeraen Bila. III edizio
18-28 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako lehiaketa da. Lau froga ditua eta Donostian ospatzen da festa finala.
Parte hartzeko lauko taldeak sortu behar dira. Lehiaketaren helburuetariko bat da lan-taldea sustatu eta injustizia sozialak orokorrean eta malariaren arazoaren gainean bereziki jendea sentsibilizatu.
05.03.2011
"Akaziaren jokoa" antzerkia
Nola ikusten dugu Afrika Europatik? Zer gertatzen da Afrikak pertsonalki eragiten digunean? Zer gertatuko litzateke zure alabetariko batek Afrikara bizitzera joatea erabakiko balu, eta haren berririk edukiko ez bazenu? “Stop Malaria Now!” Europa mailako kanpainaren barruan medicusmundi araba, gipuzkoa eta bizkaiak “Akaziaren Jokoa” dantza eta antzerkia batzen dituen ikuskizun-obra honen ibiltaritza aurkezten dute.
Orain dela zenbait denbora medicusmundi k Abstractoesfera antzerki kultur elkarteari antzezlan bat sortzea proposatu zion Stop Malaria Now! nazioarteko kanapinaren barruan. Ekimen honekin zenbait galderei erantzuna eman nahi zitzaien: nola ikusten ditugu, hala Europan nola Afrikan, malariaren arazoa?, zer gertatzen da Afrikak pertsonalki eragiten digunean?
Konpainia Afrikara eraman zuen prestakuntza baten ondoren, eta Djelia Taama Musoo emakume afrikar eta euskaldunen elkartearen kooperazioari esker, Akariaren jokoa sortu zen
05.03.2011
AFRIKATIK HURBILAGO
Afrikako zati handi batean, indarkeria larria pairatzen dute, eta mendebaldeko gizartea, oro har, geldirik dago horren aurrean, eta ez du kezka handirik agertzen. Hori guztia salatzeko, hain zuzen, zenbait jarduera prestatu dituzte, eta erakusketa izango da lehen jarduera.
Ruandak edota Kongoko Errepublika Demokratikoak ez dute lekurik izaten gure hedabideetako albisteetan, eta, aitzitik, harrigarria da nolako arreta eman dieten egunotan Afrikako iparraldean izaten ari diren herri erreboltei. Duela 15 urte baino gehiagotik hasita, milioika pertsona hil dira indarkeriaren eraginez, eta milioika iheslari daude, baina badirudi Europan ez zaizkigula halako kontuak gehiegi axola.
30.07.2010
MUNDINOVI
Materialaren asmoa da haur txikiak balioetan hezten laguntzea txotxongilo-antzezpenen bidez. Antzoki txiki batek eta 32 istorio laburrek bide ematen dute hainbat gai lantzeko, hala nola nork bere autonomia lortzea, bestearenganako ardura, norberaren proiektuetan izan beharreko konfiantza, adiskideen arteko leialtasuna, itxaropena, esker ona eta jakin-mina.




