- Hasiera
Nola lagundu dezaket?
Boluntarioak
Boluntarioak
medicusmundi álava/arabako boluntarioak modu iraunkorrean konprometitzen dira :
- lan bat egiteko,
- lan hori profesionaltasunez egiteko behar den prestakuntza jasotzeko eta
- erakundearen funtzionamendu orokorraren berri jakiteko.
Boluntarioa izateko ez da (ia inoiz) beharrezkoa osasun alorreko prestakuntza izatea.
Boluntarioek ez dituzte inolaz ere kontratudun pertsonak ordezkatzen, izan ere, lan batzuk beren espezializazio eta dedikazioagatik ezin dira pertsonen disponibilitatearen mende egon.
EAEko 1998ko ekainaren 25eko 17/1988 eta Espainiako 1996ko urtarrilaren 15eko 6/1996 Boluntariotza Legeetan ezarritako eskubide eta betebeharrak dituzte boluntarioek.
medicusmundi álava/arabako boluntarioek lan hauek egiten dituzte:
- komunikazioa : sei hilean behingo aldizkariak egiten dituzte.
- garapenerako hezkuntza . Hitzaldiak eman eta jarduerak egiten dituzte ikastetxeetan.
- bidezko merkataritza : Bidezko Merkataritzako dendez arduratzen dira. Aldizka antolatzen diren tokiko azoketara joaten dira. Biltegiko lanak egiten dituzte. Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunerako antolatzen diren jardueretan parte hartzen dute.
- proiektuak : Proiektuen aholkularitza
- ekonomikoa : kontabilitateko idazpenak.
- administrazio lanak : bidaltzeko dokumentuak gutun-azaletan sartzea, fotokopiak egitea, administrazioko gestioak…
- generoa : genero-planean parte hartzea.
- beste batzuk : Liburutegia, Arabako Koordinakundeko lan taldeetan parte hartzea, kanpainetan parte hartzea…
Boluntarioen eskubide eta betebeharrak




