- Hasiera
Nola lagundu dezaket?
Legatuak
Legatuak
medicusmundi arabarekin kolaboratzeko beste modu bat legadoen bitartez da.
Gero eta jende gehiagok GGKEren bat sartzen du bere testamentuan. Ekintza horren bidez, Hegoaldeko herrietan bizi direnen osasun baldintzak hobetzen lagundu daiteke.
Oinordetzan zerbait uzteak laguntza ekonomiko handia emango liguke, gure lana hobeto egin ahal izateko. Zer utzi daiteke oinordetzan? Dohaintza ekonomikoa izan daiteke edo ondare-ondasun bat edo beste ondasun materialen bat. Ondare-balioaren edo higiezinen edo beste ondasun batzuen gaineko portzentaje bat ere izan daiteke. Edo oinordeko unibertsal izendatu gure erakundea. Nola utzi daiteke oinordetza medicus mundi-n? Testamentuan zer utzi nahi den adierazita, besterik gabe.
2007an irabazi asmorik gabeko zortzi erakundek martxan jarri zuten “Sinatuko al zenuke mundu hobea uztearen alde?” izenburuko kanpaina.
Kanpainak azaltzen du nola, irabazi asmorik gabeko erakunde bati legatu solidarioa uzteak, ez dituela oinordekoen eskubideak kaltetzen, alderantziz baizik, laguntzeko modu onuragarria gerta daitekeela, ondasunak ordenatzeaz batera, eta ondorengo belaunaldien bizitza hobetzen lagun dezakeela.
Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen




