Lankidetza eraldaketa lortzeko Nazioarteko elkartasunaren aldeko manifestua Gasteiztik
Gasteizko hiritarren eta beren ordezkari politikoen konpromiso solidarioak bultzatuta, Gasteizko Udalak garapenerako lankidetza politika bat abiarazi zuen 1988an, eta politika horrek kalitatea izan du beti ezaugarri nagusitzat. Kordobarekin batera, Gasteizkoa Estatuko lehen udala izan da bere aurrekontuaren zati bat bideratu duena pobrezia desagerraraztera eta hiritarrak pobrezia sortzen duten arrazoien inguruan sentsibilizatzera. Gainera, lehenengoa izan da aurrekontuaren %0,7 nazioarteko lankidetzara bideratu duena eta lehenengoa baita ere konpromiso historiko hori gainditu duena. Hala, hiritarrek eginiko ahaleginari eta Udaleko alderdi politikoen adostasunari esker, Gasteiz eredugarri bilakatu da nazioarteko garapenerako udal politiketan. 20 urte hauetan lorpen asko egon dira, baina bereziki azpimarratzekoa da milaka lagunek bizi-baldintza hobeak lortu dituztela eta beren oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko gaitasun handiagoa dutela.
GLOetan egindako murrizketek kinka larrian ipin ditzakete herrialde txiroetan lortutako aurrerabideak, euskal administrazio publikoei ohartarazi dietenez
medicus mundi, Médicos del Mundo eta Prosalus gobernuz kanpoko erakundeek (GKE) Donostian 2011ko ekitaldiari dagokion «Osasuna garapenaren lankidetzan eta ekintza humanitarioan» txostena aurkeztu dute. Txosten hori azkeneko hamar urteetan prestatzen dute, eta helburua nazioarteko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokian tokiko eraginkortasuna eta inpaktua hobetzea da. Hori horrela izanik, aurtengo ondorio nagusia Espainiako Gobernuak eta autonomia-erkidegoek garapenaren laguntza ofizialetan (GLO) egindako murrizketak dira.
Egin zaitez bazkide interneten bidez!
Mundu zuzenago baten alde lan egin nahi duzu? Uste duzu guztion artean gizarte justuago lor dezakegula? Orduan, egin zaitez medicusmundi araba bazkide! Zure lana eta ekarpena oso inportanteak izan daitezke gure mundua hobea izan dadin!.
Argitalpenak
2010eko ekintzen memoria
2010eko ekintzen memoriaren aurkezpenean, medicusmundi arabak 2010-a ez dela garapenerako kooperazioarentzat urte ona izan esan nahi du. Dena den, MMA-ak Perun, Ekuadorren, Ruandan eta Mozambiquen hainbat proiektu garatu zituen, eta Mm-aren euskaldun elkarteekin eta Stop Malaria Now! Kanpainaren markoan, El Juego de la Acacia antzezlana 30 herri euskaldunetara eraman dugu.
Ura eta osasuna
Gizakiak ezin dezake bizirik iraun egunean ur-litro bat baino gehiago kontsumitu gabe. Gainera, gaixotasunak prebenitzeko higienea behar du.
Nabarmentzekoak
Gure dendan Banka Etikoari buruz informazioa eskaintzen dizuegu
Gure denda produktuak erosteko leku bat baino zerbait gehiago izan dadila nahi dugu. Mugarik...
Opari itzazu gure bonoak bidezko merkataritzarako dendan erosteko!
Erosi behar duzu opariren bat hurrengo egunetan? Opari itzazu 20 euroko bonoak gure bidezko...





