Saltar a contenido

Plan Estrategikoa

Gizarteari, ekonomiari, generoari eta ingurumenari loturiko aldagaiekin zerikusia duten eta politika publikoen bidez trata daitezkeen saihesteko moduko desberdintasunak ezabatzeko lan egiten dugu.

2016 – 2019ko Plan Estrategikoarekin, planetako komunitate eta herri pobretuenek beren garapena sustatzeko egiten duten ahaleginean laguntzeko aurrera eramaten dugun lana sendotu asmo dugu, osasunaren dimentsio unibertsal eta ekitatiboa bereziki aintzat harturik.

Hona hemen gidatuko gaituzten hiru jarduera-ildoak, gure ametsa lortzeko: osasunerako eskubide unibertsala.

  • Osasunerako eskubidea. Osasunerako eskubidea gauzatzea mugatzen duten kausak ezabatzeko aritzen gara lankidetza-arloan. Herriei laguntzen diegu, beren garapen-prozesuen liderrak izan daitezen. Eta presioa egiten diegu botere publikoei, osasun-sistema publikoak sendotzea lortzeko.
  • Eraldaketa soziala eta herritartasunaren eraikuntza. Mundu bidezkoagoa nahi dugu, eta, horregatik, herritarrekin lan egiten dugu informazio eta sentsibilizazio sozialerako eginkizuna gauzatuz, justizia sozialaren, elkartasunaren, arduraren, salaketaren eta konpromisoaren balioen inguruko heziketarako eginkizuna.
  • Elkarte-garapena eta gizarte-babesa. Gure antolakunde-ereduak egungo ingurune aldakorrean medicusmundiren eragina eta eraginkortasuna handitzeko tresna bilakatzeko ahala eta beharra du.