Saltar a contenido

FAMME

Berriak

Zuzendaritza Batzordea

  • Carmen Sánchez Robles

    Vocal

    Medikuntzan doktorea eta digestio-aparatuko mediku espezialista da, erretiraturik gaur egun. Elkarteko idazkari-kargua eta presidenteorde-kargua bete zituen lehenago. 2007. urteaz geroztik da egungo Zuzendaritza Batzordeko kide. Kontseilu Betearazleko kidea eta Espainiako Medicus Mundu Elkarteen Federazioko presidenteordea da 2014ko ekainetik

  • Eduardo García Langarica

    Vocal

    Familia-medikua da, eta 32 urte baino gehiago daramatza Agurainen lanean (Araba). 1990. urteaz geroztik da medicusmundiko bazkidea. Ordudanik, oso aktiboa eta konprometitua agertu da. Federazioaren sorreran parte hartu zuen, eta  hainbat alditan bere elkartearen ordezkaria izan da Batzar Nagusian. Euskadiko Koordinakundeko Gobernu Batzordean ere izan da, eta eratu zen lehen Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kidea izan zen. Proiektuetara egiten dituen bidaien bidez, lekuak bertatik bertara ezagutzen ditu, eta grapenerako hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren aldezle handia da, aldaketarako tresna gisa. Badu kontua Twiterren, @edugarlangarica, eta blog bat: https://medicocurateatimismo.wordpress.com/. 2012ko azaroan Kontseiluan sartu zen, eta 2014ko ekainean presidente hautatu zuten. 

  • Francesc Álvarez Embeitia

    Vocal

    2003. urteaz geroztik da medicusmundiko bazkidea. Politika Zientzietan lizentziaduna da, eta baditu European Union Policy Making masterra, Irabazi Asmorik gabeko Erakundeetako Kudeatzaile Funtzioko graduondokoa, eta Garapenerako Lankidetzako Estrategia, Eragile eta Politikei buruzko masterra. Lanbide-ibilbidea enpresa pribatuetan hasi zuen, logistikaren, ibilgailu-industriaren, garraioaren eta ikuskizunen arloetan, administrazio eta kontabilitateko hainbat postu beteta. 2001. urtean, norabidea aldatu zuen bere ibilbidean, eta irabazi-asmorik gabeko sektorera jo zuen. Hala, Nazio Batuetarako Espainiako Elkartean (ANUE) sartu zen, kontabilitateko arduradun eta artikulugile. 2003. urtean, medicusmundi Katalunian sartu zen, zuzendari-karguan. Agora Nord Sud-eko Zuzendaritza Batzordeko kidea da, eta 2013ko azaroaz geroztik Kontseilu Betearazlean dago

Gehiago gara, eta hala ikusiko duzu hauek bisitatuz gero: proiektuak, kanpainak edo Hegoaldeko ordezkaritzak