Saltar a contenido

Pertsona boluntarioak Komunikazio alorrean aritzeko

osteguna, 1 abendua 2016
Honatx, nagusiki, gure komunikazio sozialeko ekintzak:
•Gure web eta blogen edukiak dinamizatu, kudeatu eta eguneratzea, eta sare sozialetan jardutea, etab.
•Urtean bi informazio-buletin egitea, eta txosten bat; hau da, informazio-edukiak idatzi, editatu, maketatu eta abar.
•Hilean behin biltzen den Lan Batzordean parte hartzea; bertan, lanak banatzeaz gain, komunikazio ekintzak zehazten dira.
 
Alor honetan beti saiatzen gara komunikazio-estrategia berriak bilatzen, gure lana eta gure gizarte-xedeak ahalik eta jende gehienarengana iristeko.
 
Betebeharrak
•Gizarte arazoen gaineko kezka izatea, eta konpromiso soziala giza eskubideen alde, pobreziaren kontrako borrokan, genero-berdintasunaren alde, etab.
•18 urtetik gorako edonor izan daiteke.
•Ez dago parte hartzeko konpromiso minimorik; zure denbora librearen arabera eta zenbat denboraz aritu nahi duzun. Baina, behin konpromisoa formalizatutakoan, bete egin beharko duzu.
 
Egunak eta orduak:
•Urte guztian zehar.
•Elkartearen Bidezko Merkataritzako Dendari dagokionez, goizez eta arratsaldez merkataritza-orduetan, eta larunbat goizetan.
 
Harremanetarako:
•Ion Ander Areses
Ionander.areses@medicusmundi.es
Tel: 945 288031

Eskaintza honi buruz

Elkartea
medicusmundi Álava/Araba