Saltar a contenido

Sentsibilizazioa eta kontsumo arduratsua

osteguna,19 maiatza 2016

Gure denda Gasteizko Pio XII kalean dago, eta pertsona biziak, sortzaileak eta konprometituak behar ditugu boluntarioen taldeko kide izateko. Gure dendaren helburu nagusia da herritarrak Kontsumo Arduratsuaz eta Bidezko Merkataritzaz sentsibilizatzea, bai eta horrek osasunerako eskubidearekin duen loturaz ere.

  • Bidezko merkataritzako produktuak ezagutzea eta saltzea.
  • Informazioa ematea gurekin lan egiten duten ekoizle taldeez eta pertsonez.
  • Denda eta erakusleihoa apaintzea; logistika oro har dendan.
  • Jarduerak eta ekimenak antolatzea, dendan eta dendatik kanpo egiteko (egun jakin
  • batzuetan, sentsibilizazio eta kaleko ekintzak direla-eta).
  • Urtean zehar, azoka eta ekitaldietan parte hartzea.

Ordainez, hauxe eskaintzen dizugu:

  • Talde bikain eta dinamikoan sartzea
  • Konpromisorako hitzarmen pertsonalizatu bat sinatzea, bai eta boluntariotza aseguru bat ere, elkarte barruko zure jardueretarako.
  • Baliabideak eta tresnak eskainiko dizkizugu, zure boluntariotza egin dezazun.
  • Hainbat gairi buruzko prestakuntza: kontsumo arduratsu, kontziente eta eraldatzailea; bidezko merkataritza; osasunerako eskubidea; ur eskubidea; sexu eta ugalketa eskubideak, genero-ikuspegia, etab.
  • Prestakuntza emango dizugu edukietan eta trebezietan gaitzeko, gure hirian aldaketa eragilea izan zaitezen.
  • Dendan laguntzea eta zure parte-hartzea erraztea, bai eta bidezko merkataritza sustatzeko eta haren inguruan sentsibilizatzeko jardueretan ere.
  • Elkarte barruko gogoeta eta eztabaida guneetan parte hartzea.

Betebeharrak

  • Gizarte arazoen gaineko kezka izatea, eta konpromiso soziala giza eskubideen alde, pobreziaren kontrako borrokan, genero-berdintasunaren alde, etab.
  • 18 urtetik gorako edonor.
  • Ez dago parte hartzeko konpromiso minimorik; zure denbora librearen arabera eta zenbat denboraz aritu nahi duzun. Baina, behin konpromisoa formalizatutakoan, bete egin beharko duzu.

Egunak eta orduak:

  • Urte guztian zehar.
  • Elkartearen Bidezko Merkataritzako Dendari dagokionez, goizez eta arratsaldez merkataritza-orduetan, eta larunbat goizetan

 

Eskaintza honi buruz

Herrialdea
Espainia
Elkartea
medicusmundi Álava/Araba