Saltar a contenido

Gaur egun, 50 herrialdetan baino gehiagotan, Afrikan eta Hego Asian batik bat, pertsonal sanitarioaren eskasia larria pairatzen dute. Bestalde, Europako herrialdeetako gizarte zahartuetan, gorantz doa epe luzerako zainketak behar dituzten pertsonen kopurua, eta horrek osasun-arloko langileen eskaria areagotu egin du.

Lan-merkatua gero eta globalizatuagoa izanik, eskariaren igoera migrazioa eta mugigarritasuna bultzatzen ari da pertsonal sanitarioaren artean. Osasun-arloko langileak atzerrian kontratatzea barne-eskaria estaltzeko modua izan daiteke, itxuraz, baina epe luzera okerragotu egiten du pertsonal prestatuaren eskasia diru-sarrera txiki eta ertaineko herrialdeetan, baita Europan ere.

"Osasun-arloko profesionalen ihesa" deritzonak –doktore, erizain eta beste profesional sanitario batzuk alde egiteak, alegia– dauden desparekotasunak areagotzen ditu eta ahuldu egiten ditu berez ahulak badiren osasun-sistemak.

Proiektuaren helburua da tresna egokiak garatu eta partekatzea, politikak aztertzeko eta azterketa horretatik abiaturik dagokion eran jokatzeko. Batez ere nabarmentzen da Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) pertsonal sanitarioaren nazioarteko kontratazioari buruzko Jardunbideen Mundu Kodea aplika dadin sustatzea. Hain zuzen ere, OMEko kide diren Europako herrialde guztiek 2010. urtean onartu zuten kode hori.

Kanpaina honi buruz

Iraupena

2013 - 2016

Gaia
Personal sanitario
Harremanetan jartzeko

Carlos Mediano - federacion2@medicusmundi.es