Saltar a contenido

medicusmundi Arrabak 2018ko Batzar Orokorra ospatu du

Pasaden astelehenean, maiatzaren 21ean, medicusmundi Arabak urtero egiten duen Batzar Orokorra garatu zuen, Gasteizen, bere Bidezko Merkataritza dendan. 

Bilerara elkarteko bolondresak zein bazkideak, zuzendari-kontseilua, eta teknikariak hurbildu ziren. Bertan 2017. urtean zehar aurrera eraman dituzten ekintzen laburpena aurkeztu zen eta pasaden urteko memoria ekonomikoa eta aurtengo aurrekontua aho batez onartu ziren. Batzarrean elkarteen zaintzen inguruko gogoeta egiteko esparrua egon zen ere.