Saltar a contenido

medicusmundi Arabak EMAKUMEOK PLANTO aldarriarekin bat egiten du

EMAKUMEOK PLANTO. Martxoak 8 honetan medicusmundi Arabak mugimendu feministak oihukatuko duen EMAKUMEOK PLANTO sustatuko du eta emakumeok ere lanuztearekin bat egingo dugu lan, zaintza, ikastetxe eta kontsumo arloetan.

Manifestuan esaten den moduan, bat egin nahi du EMAKUMEOK PLANTO aldarriarekin, "menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko. Honako eguna bide luze baten abiapuntua izango da. Bide horretan, aliantza berriak ehunduko ditugu, bateratuz eta elkar ezagutuz, gure borrokak berriz pentsatuz, erresistentzia berriak eraikiz, eta baztertzen gaituen mundutik askatuz, betiere alternatiba feminista bat sortzeko helburuarekin".

manifestu osoa irakurtzeko, sakatu hemen,