Saltar a contenido

Apurtu bortezkiaren katea!

 “Apurtu bortizkeriaren katea!!” ekimenaren bidez, OTSAILAREN 14AN, Adsis Fundazioak, Afrikanista MAnuel Iradier eta Medicus Mundi Arabak “One Billion Rising”mundu mailako ekimen honetan parte hartuko dute.

Oraingoan “One Billion Rising” izenpean, emakumeek pairatzen duten biolentzia mota guztiak salatu nahi da. VDayn egiten diren parte hartzerako proposamenak era askotakoak dira eta ellkarte ezberdinen artean dantza egiteko aukera hartu dugu, nahi duen pertsona orok parte har dezan koreografia soil bat sortuz. 

 


 

Halaber, musika eta dantzaren bidez jendeak entzun eta ikus gaitzan nahi dugu, honako lemapean: BREAK THE CHAIN – APURTU BORTIZKERIAREN KATEA – ROMPE LA CADENA DE LA VIOLENCIA. Ekimena, General Loma Plazan, 18:30etan, izango da eta hiritar guztiok ekintza honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu, ludikoa izateaz gain, egiazko berdintasunaren alde hausnartzera eta lan egitera bultzatzen gaituen aldetik. Parte-hartzerako zuzenduta dagoen bideo honetako koreografia-pausoak ikusi eta ikasi ahal izango dituzue.

Horretarako, “Break the Chain” abestia aukeratu da. Musika eta dantzaren munduko pertsona batzuk borondatez abesti hau eta koreografia soil bat sortu dute, kanpaina honetarako espresuki. 

Igande ezberdinetan, otsailaren 5 eta 12an, goizeko 12etanbilduko gara koreografia ikasteko, El Pilar Gizarte etxean izango da, BERTARATZEA HURRENGO HELBIDEAN BAIEZTATU, MESEDEZ ananda_abaigar@hotmail.com

BERTAN ELKAR IKUSIKO DUGU! ANIMATU!

“One Billion Rising” ekimena, VDay elkarteak antolatzen du, emakumeekiko maitasuna eta errespetua alde batetik eta euren aurkako bortizkeriaren arteko zubia egin nahi duen elkarte bat.  Beronen izenean, "V" hizkia erderazko "San Valentín", "vagina" eta "victoria" hitzetatik dator, izan ere VDayren egun ofíziala otsailaren 14a da, herrialde askotan “San Valentin” Eguna ospatzen da eta.

VDay elkarteak antolatzen dituen jardueren artean, urtero otsailaren 1etik martxoaren 8ra arte, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizuna izanik, boluntario talde askok Enslerren “Aluaren bakarrizketak” lana munduan zehar antzeztuko dute, emakumeen eta nesken aurkako bortizkeriaren kontrako eskualde-programak babesteko dirua biltzeko helburuarekin, indarkeria eta bortxaketa sexuala jasan duten biktimei laguntzen dieten harrera-etxeak barne.

Gainera, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako bestelako jarduerak sustatzen dituzte, adibidez, 2007an munduan zeharreko 1,150 unibertsitatetan eta bestelako komunitatetan 3,000 ekitaldi baino gehiago antolatu ziren. Gaurdaino, VDayren proiektuak 40 milioi dólar baino gehiago bildu du eta milioika pertsona hezi ditu etxeko indarkeriaren gaiari buruz, baita hauxe desagerrarazteko ahaleginei buruz.  Horrez gain, Ekialde Ertainean, Karama programa sortu du eta 5,000 komunitate-programa eta harrera-etxe baino gehiagoren sorreran lagundu du Kenian, Egipton eta Iraken.

“One Billion Rising” kanpainari buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.