Saltar a contenido

Antzerkira goaz, "Merkatu Handia" ezagutzera!

Datorren abenduaren 10ean, larunbata, Pez Limbo Creaciones-en El Gran Mercado antzerkira gonbidatu nahi zaitugu. Elebiduna izango den antzezlan hori adin guztietako publikoetara egokitua da, eta bidezko merkataritzu du hizpide. Gasteizko Hegoalde Gizarte Etxeko Jesús Ibáñez de Matauco Antzokian izango da, abenduaren 10eko arratsaldeko 20:30etan. Gonbidapena eskuratzeko hurbildu SETEM, Medicus Mundi Araba edo Bide Bidean elkarteen lokaletara, edo deitu 945065477 zenbakira. Bete dezagun antzokia!


El Gran Mercado-ren sinopsia:

Merkatu Handia toki bat baino gehiago da. Salerosketa era bat da, argiak inoiz ez diren itzaltzen mundu lehiakorra, "produktibitatea edozer baino lehen". Pertsona bat, gutako edonor izan litekena, harrapatuta ikusiko du bere burua. Denbora eta espazioa itxuragabetzen duen bidaia batean alternatibak ateratzen saiatuko dira.

Antolatzailea: Gasteizko Bidezko Merkataritzaren Patzuergoa (SETEM, Medicus Mundi Araba, Oxfam Intermón eta Bide Bidean).