Saltar a contenido

NEAEa GLOetan lehenen artean den bitartean, osasunerako lankidetzan azkenaurrekoa daew article

Prosalus, medicusmundi eta Mundoko Medikuak GGKEok eginiko 2014ko txostenak, “Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioan” izenekoa, berriz ere agerian uzten ditu GLO (Garapenerako Laguntza Ofiziala) delakoek Estatu espainiarrean nahiz autonomia erkidegoetan jasaten ari diren etengabeko murrizketak. Gainera bereziki osasun arloan ematen ari dira, hura izanik, adituen arabera, herrien eta pertsonen garapenerako gakoa.

Euskadiko datuei dagokienez, 2013an GLOaren baitan izugarri egin zuen behera, hain zuzen ere 2012koekin alderatuz % 43,5 jaitsi zen (54.420.655 €tatik 31.320.000 €tara), duela 7 urteko mailara iritsiz (orduan laguntza 28.626.952 €koa izan zen). Murrizketa itzela izanda ere, gainontzeko autonomia erkidegoen GLOen datuekin konparatuz gero, EAEa bigarren postuan agertzen da, soilik Andaluzia aurretik duela, zeinak 2013an laguntza horiei 45.944.161 € bideratu baitzizkien. Beste erkidego guztiek ere oso nabarmen gutxitu dituzte, Murciaren kasuan laguntzak ezabatzeraino. Euskadin GLO horietatik osasun arloari zuzendutakoa aztertuz gero, datuok are kezkagarriagoak dira. Izan ere hemen murrizketa %27,5ekoa izan da (2.524.900 €), dirua esparru horretara bideratzen dutenen artean EAEa azkenaurreko postura eramanez (GLOen %8,06), soilik Balearrak atzetik gelditzen delarik (GLOen %3.53) eta gomendarria den %15tik urruti. Hortaz, txostena sinatzen dugun GGKEok gure kezka agertu nahi dugu. Eta aipaturiko kezka hori ez dator soilik eman den murrisketa handi horretatik, baizik eta baita osasunari zuzendutako GLOetan urtez urte eman den regulartasun ezarengatik ere. Horrek, gure ustez, , “laguntzen aurreikuspena asko zaildu egiten du, tokiko erakundeekin elkarekintzak eta ekintza planak prestatzea nekez gauzatu daitekelarik, eraginkortasuna eta inpaktua galduz”. Sektoreka, txostenak haien arteko oreka erakusten du, oinarrizko osasuna –Osasun Lehen Arretari buruzko estrategiarekin gehien erlazionaturiko sektorea- pixka bat altuagoa bada ere (%37 osasuna orokorrari zuzendutakoa %33 den bitartean, eta sexu eta ugal osasuna %30koa).

Geografikoki ere aldaketa nabarmena eman da eta Saharazpiko Afrika, osasun arazo gehiago eta handiagoak dituen eremua izanda ere, laguntzetan bigarren postura joan da 2013an. Eusko Jaurlaritzak Ameriketara zuzendutako lankidetzari lehentasuna ematen dio. Txostenaren Puntu positiboa Euskadi mailan TTEEek (Tokiko Erakundeak) GLOetarako bideraturiko diruaren emendioa da. Horiek 2013an aurrekontua 2.314.461 €tan igo zuten, hau da, %25 inguru; Eta osasunari bideraturikoak antzeko maila batean gora egin du. Txostenak agerian uzten du Euskadiko hiru hiriburuek (Donostia, Bilbo eta Gasteiz) lankidetzaren alde egiten duten ahalegin berezia, GLOetara biztanleko zuzendutako euroak Madrid edo Barcelona bezalako hiri handiek zuzendutakoak estreinakoz gaindituz. TTEEen laguntzak osasun arloan sektoreka, sexu eta ugalketa-osasunaren alde egiten dute batik bat, GLOen erdia inbertituz; atzetik osasun orokorra (%27) eta oinarrizko osasuna (%25). Azken hori aurreko urtean gehien lagundutako sektorea izan zen ordea. Geografikoki Saharaazpiko Afrikak jasotzen ditu osasun arloko laguntza gehien eta logikoa da dituen arazo larriei erreparatuz gero. Baina txostena sinatzen dugun GGKEok azpimarratu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak osasun arloan indar gehiago berriz ere Ameriketan jartzen duela. Aipatzekoa da era berean Jaurlaritzak Ekialde Ertainera zuzendutako %14a.

Apunte txiki bat bukatzeko, txostenak 2013rako emandako irudiak, 2014ean jarraipena erakusten du antza, TTEEei dagokienez behintzat. Sektore eta arlo guztietan eman diren murrizketak gora-behera udalek duela urte batzuk, beste egoera batean, harturiko konpromisoei eusten saiatzea azpimarragarria da. Aurrekontuetan GLOetarako %0,7ra iristerik ez badago ere aurreko urteetako zenbakiei eusten saiatzen ari dira. Eusko Jaurlaritzak bere aldetik lehengo urteko beherako joera aldatu duela dirudi eta GLOetara bideraturiko aurrekontua igo du. Dena den, kontuan hartu behar da murrizketa garai honetan, aurrekontuetan jasotakoa eta gero benetan gauzaturiko beti ez datozela bat, erakunde ezberdinetan gertatu den legez. (*) Aipatu beharra dago GLOri buruzko Eneko datuak desberdinak direla iturria Kanpo Harremanetarako eta Lankidetzarako Ministerioaren Garapenerako Politiken Zuzendaritza Orokorra bada edota Eusko Jaurlaritza bada. “ Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioan” txostena ren egileen arabera desberdintasun hauek ekiditeko, datu estatistiko horiek homologatu beharko lirateke. Aurkeztutako txostena Ministerioko datuetan oinarrituta dago.