Saltar a contenido

Emakumeen Sexu eta Ugalketa Eskubideen inguruko Antzerki Foro antzezlana sortzeko prozesu kolektiboan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

Emakumeen Sexu eta Ugalketa Eskubideen inguruko Antzerki Foro antzezlana sortzeko prozesu kolektiboan parte hartzera gonbitzen zaituztegu. Zapalduon Antzerkian eta beste metodologia parte hartzailetan oinarritutako sorkuntza. Proposamen hau pertsona guztiei, bereziki emakumeei, luzatu nahi dizuegu, antzezten eskarmentua izan edo ez berdin zaigu, gai honen inguruan gogoeta egin eta besteekin esperientziak konpartitzeko desioa duzuen bitartean.

Zapalduon Antzerkia ariketa fisiko, j oku estetiko eta teknika bereziek osatutako sistema da, antzerki ekimena arazo sozial eta intersubjektiboen hausnarketa eta konponbide bilaketarako tresna erabilgarri bilakatuz, gizakion grina horren baliagarritasuna berreskuratu eta berrezartzea helburu duena. Hau, Gasteizko Udalaren dirulaguntza jaso duen Medicus Mundi elkartearekin batera ari gara antolatzen "Sexu-Txalo-Tiro-Pum!" sentsibilizazio proiektu zabalagoaren barne.

Prozesuak bost saio aurreikusten ditu antzezlanaren sorkuntzarako:

Irailaren 26a,

Urriaren 3a

Urriaren 10a

Urriaren 17a

Urriaren 24a, larunbatak, 10:00etatik 14:00etara eta aurrestrenaldi bat Mostrenka Aretoan Urriaren 31, larunbata arratsaldean .

Ondoren entsegu orokorra Azaroaren 21 larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta aurkezpen ofiziala Oihanederren Azaroaren 24 ean aipatutako kanpainaren barne. Egia esan, gustatuko litzaiguke prozesu aberats eta eraginkorra izatea, eta talde jator, ahal bezain anitza eta gogotsua biltzea jarduera honen inguruan.

Ez dugu inor kanpo utziko arrazoi honengatik, baina parte hartzekotan konpromisoa eskatu nahi dizuegu azaldutako datekin. Interesgarria iruditzen bazaizu jakinaraziguzu eta izena eman hemen: Formulario de inscripción

Zalantzak argitu edo informazio gehiago eskatzeko 699 909 503 (Blanka) ingeniosoingeniero@gmail.com (Oihan)

MuGiMuNdU TalDeA